2013/09/21

Peru barnealdeko bailarak ezagutuz


Cordillera Blancatik pixkanaka urrunduz, Huayhuash-eko mendikatera gerturatu ginen. Bi aukera genituen Huaraz-etik irtetean: bata, zuzenean kostaldera jaitsi, eta bestea, mendi aldetik jarraitu. Lehen aukera arinagoa zen, desnibelik ia batere ez. Baina tartean hainbat oztopo aurkituko genituen: meatzarien greba, Lima hiria zeharkatu beharra, lapurreta eta segurtasun falta handiagoa, Ubinas sumendiaren erupzioa... (erabakia hartu ondoren ohartu ginen ezusteko hauetako batzuetaz...). Bigarren aukera tentagarriagoa zen: paraje ederragoak, mendi inguruetako herri eta aldea txikiak ezagutu... desabantaila bakarra fisikoki nekagarriagoa zela. Eta esaerak dioen bezala... "las cabras y los cabrones tiran para el monte..." eta halaxe egin genuen guk ere.


Huayhuash mendikatea (Yerupaja 6634m)
Chiquian herritik beheruntz egin eta bailara eder batean barneratu ginen, pixkanaka gora eginez Abra Yanashala portuaren gailurrera iristeko. Eguraldi txarra medio, Pachapaqui herrian geratu ginen lotan.



Pachapaqui-ko lotarako tokia

Saneamendua iristear da oraindik...
Eguraldi onarekin, hurrengo goizean ekin genion igoeraren 2.zatiari, Abra Yanashalla gainera, 4750 metrora, iritsi arte.





Jaitsiera ere ederra izan zen, beno, meatzeek mendiei egin dien txikizioa kontutan hartzen ez bada behintzat. Izan ere, inguru hau meatzeez beterik dago. Enpresa kanadiarrek ustiatzen dituzte. Bertatik beruna, kobrea, zinka... bezalako mineralak ateratzen dituzte, diru guztia atzerrira eramanez eta bertakoak pobrezian eta hondakinez beterik utziaz. Greba ugari egiten ari dira bertako meatzariak, baldintza oso txarretan egiten baitute lan, osasun arazo larriak pairatuz eta beraien bizi itxaropena oso urte gutxitara mugatuz.




Nahiz eta bidean horrelako kartelak topatu, ingurune guztia txikitzen eta errekak kutsatzen ari dira ustiatutako mineralen hondakinekin.


La Union herrian arratsalde pasa ederra egin genuen bertako gizon-emakume batzuekin batera. Mazamorra (arroz esnea arto morearekin) saltzen duten txiringo batean geratu ginen eta kuriositatez beteta gerturatu zitzaizkigun bertakoak, betiko galderak eginez: de donde sois? y de donde venis en bicicleta? todo en pura cicla? y a donde van? y cuanto cuestan las bicicletas? tienen hijos? en que trabajan? y donde duermen, que comen? Gustura egon ginen tertulian beraiekin.   
Hurrengo egunean beste igoera bati ekin genion. Inken zibilizazioaren arrastoak jarraituaz bailaran gora Corona del Inca portua igo genuen. Etapa luzea, 140km eta 10 ordu pedalei emanez. Goizeko 6:30etan atera ginen eta iluntzeko 6:30etan iritsi ginen Huanucora, ilunabarrarekin batera. Gogorra baina ederra!



Huanucon geundela hurrengo 3 egunetan garraiobideen greba zela abisatu ziguten. Bidean barrikadaren bat edo beste ere topatu genuen... Errepideen egoera hobetzea eskatzen zuten besteak beste. Eta gu ere solidarizatu ginen beraiekin, aurreko egunetan garbi ikusi baikenuen zein den hemengo errepideen egoera tamalgarria...



Berriro 4400 metroko beste portu bat igotzea tokatzen zitzaigun, Cerro de Pasco, baina oraingoan laguntza "txiki" batez baliatu ginen igoeraren zati bat egiteko...


Handik aurrerako Panpa ikaragarria 4000 metroko garaieran. Haize hotzak gogor jotzen zuen. Eskerrak iluntzerako txokolate beroa topatu genuen...



Lokomotorak ere mantentzen dira oraindik inguru hauetan, karga garraiatzen dute, ez bidaiariak. Bezperan deskarrilaturiko tren bat ere ikusi genuen, dirudienez trenbideko errailak mugituta zeuden.



La Oroyatik barrena Huancayora iritsi ginen. Bertan, egun bat deskantsatzea erabaki genuen, aurreko egunak gogorrak izan ziren eta nekaturik baikeunden. Probintziaren urteurrena ospatzeko antolatutako jaialdi bat ere ikusi genuen, bertako dantzak dantzatuaz.


Huancayotik aurrera, kilometro batzuk asfaltoz egin ostean pistaz jarraitzea tokatu zen. Igoera xuabe baten ostean Pampas herrira jaitsi ginen. Mendiz inguratuta aurkitzen da herri hau, zelaigune handi batean. 



Hostaleko familia jatorra

Hurrengo goizean goiz esnatu ginen, bertatik lur gaineko rally bat pasatzen omen zen eta lasterketa pasa baino lehen kilometro batzuk aurreratu nahi genituen. Baino gure asmoa bertan behera geratu zen, poliziak segituan geratu baikintuen eta bide bazterrean bizikletak utzi eta hantxe egon ginen bertakoekin "Caminos del Inca" rally ospetsua ikusten. 




Beñat gustora egon zen kotxeei begira, egia esan "karro" konpetitiboak ziren, kotxe mota ugari zeuden: punta-puntako autoak, prototipoak, buggy-ak, 4x4.... Batzuek Dakar rallya prestatzeko ere aprobetxatzen omen dute.
                           

Bertakoentzat urteko akontezimentua omen da, baino aurtengoan uste dugu guk sortu genuela ikusmira. Bertakoak gustora egon ziren gurekin solasean.



Rally-a bukatzerako 11ak baziren, berandu xamar burutu nahi genuen etapa amaitzeko. Hala ere aurrera egin behar eta maldan gora abiatu ginen. Bidean hauts asko topatu genuen, aurretik zetozen kotxe, kamioi eta rallyko karabana guztiek botatzen zigutena. Gauzak horrela, beranduago egin baino lehen gailurrean gaua igarotzera erabaki genuen 4238metrotan. Paisai eta eguraldi ederra momentuz....




Portu gainera arratsaldeko 5tan iritsi ginen, ilundu aurretik lekua bilatu, denda montatu eta afaria prestatzeko denbora juxtu xamarrarekin. Gaua izartsu zegoen eta lotara joan ginen pluma tartera. Gauerdian ordea, izugarrizko euri zaparradarekin esnatu ginen, trumoiak, kazkabarra... 2 ordu geratu gabe euria bota eta bota aritu zen. Suertez denda barrua ez zen asko busti eta hurrengo goizean, dena jaso eta handik hurrengo bailara jaitsi ginen, 1500 metroko desnibela 21 km-tan. Jaitsieran bizikleta gainean baino denbora gehiago pasa genuen Beñaten 3 pintxazoak konpontzen!!!



Horko zuloa jaitsi behar al deu?



Behin behera jaitsita, Mantaro ibaian behera jarraitu genuen, Mayocc herrixkara iritsi arte. Kasualidadez, igandea zen, jatetxeak itxita topatu genituen eta gainera, elektrizitatea eta ura ere moztuta zeuzkaten, "más luego vendrá la lus" esaten ziguten...
Hurrengo egunean Ayacuchora bidean paisai desertikoak igaro genituen, Western pelikuletakoa zirudien.





Ayacuchon autobus bat hartu genuen Cuzcora. Bi herrien arteko 500 km-ak egiteko 22 ordu behar izan genituen. Cuzcon txoko politta aurkitu dugu bi egun pasatzeko.



Bizikletak konpondu, jan potoa bete, indarrak hartu eta Bolivia alderantz abiatuko gara Titicaca lakutik barrena.
Hurrengo gure berriak Boliviatik izango dituzue. Ondo izan!!!!








2013/09/03

Cordillera Blanca-tik zehar...

8 egun egin ditugu Huaraz hirian. Cordillera Blancaren magalean aurkitzen den Ancash probintziako hiriburua da. Mendizaleen elkargunea, bertatik abiatzen baitira mendi irteera gehienak. Hiri bizia, merkatu ikaragarria, garraio eta merkantzia mugimendu handia, "gringo" dexente mendizaleak gehienak...

Zentruko hostal batean hartu dugu atseden egun hauetan, logela eguneko 15 sol (4,10 euro) ordainduaz. Bista zoragarriak bertako terrazatik mendi gailurretara (Huascaran, Vallunaraju, Ranrapalca, Ochsapalca...) eta hau parean izanik ezin bertaratu gabe geratu!!!



Huascaran Ipar eta Hego tontorrak (6700m)
Orain 8 urteko lagunak ere topatu ditugu, Dionisio "El cuzqueño". A ze artista! Euskaldunen anekdota ugari kontatu dizkigu baita Euskal Herrira eskuminak bidali ere: "Recuerdo a todo lo pata vasco!!"


Eguraldi txarra eta tripako arazoak  (kakax -blandax) medio, egun batzuk atzeratu behar izan genuen gure abentura. Santa Kruz trekking-a korrika egiteko asmoa genuen. Turismo agentziek 4 egunetako abentura bezala saltzen dute, guk ordea, egun batean burutu nahi genituen 50 km-ak.
1° saiakera abuztuaren 28an egin genuen, Yanama herrira 5 ordutan 80km pistaz egin ondoren, (Stelvio portuak baino kurba eta altuera gehiago du, 4700m), gau horretan bertan Huaraz-era itzuli behar izan genuen "taxi kolektibo" batean, ilunpetan bide berbera errepikatuz... Tripak errekuperatuta zeudela uste genuen baina ez zen hala izan.



Eskerrak bista ederrak ere izan genituen bidean zehar...

Llanganuco lakuak
Huascaran (Peruko mendirik altuena)
Huarazera iritsi eta zuzenean hospitalera. 5 egun tripetako arazoekin egon ostean antibiotiko batzuk sendatu zuten dena. Beraz, hurrengo egunean autobuseko tiketak erosi eta iluntzean 3. aldiz bide berbera errepikatzeari ekin genion. Gaueko 11:30etan iritsi ginen Vaqueria-ra, trekking-aren abiapuntura. Frexkura galanta, arropa justuarekin ginen, motxilan ez genuen pisu handirik eraman nahi. Zeozer jan eta denbora pasa egon ondoren, gaueko 1:00tan abiatu ginen frontalen eta izarren argitasunpean.

Abiatzeko prest (hotz ikaragarria!!!)





Bailararen lehen zatia ilunpean egin arren, toki zoragarria zirudien. Lehen orduak ondo joan ziren. Beñaten tripak sendatu ostean, nereak hasi ziren gerran. Goserik ez, ahulezia... ta amorru galanta! Punta Union (4750m) mendilepora arteko azken bi orduak luze joan ziren, hanketan indarrik ez, tripak nahasturik eta eguzkiaren goxotasun falta nabari zen. 



Taulliraju eta Ririjirca egunsentian
Hori bai, gora iritsi eta genituen bistak...


Orain 8 urte igotako Alpamayo mendia. Oroitzapen haundiak!!

Bailaran behera egin genuen heinean, zeozer jan, kafeina pixkat eta nere onera bueltatzen hasi nintzen. Eguzkia ere berotzen hasia zen eta korrika egin genien aurre azken 30 kilometroei.

Santa Cruz bailara



Arratsaldeko 15etan iritsi ginen Cashapampa-ra, trekking-aren amaierara 14 orduren ostean. Taxi kolektibo batean Huarazera itzuli eta indarrak errekuperatzeko afari ederra prestatu genuen. On egin!


Bihar goizean goiz, aspaldiko partez bizikleta gainean martxan jarri eta 4200 metroko portua igotzea egokitzen zaigu, handik hegoalderantz Limara gerturatzeko. Animo!!!