2013/09/03

Cordillera Blanca-tik zehar...

8 egun egin ditugu Huaraz hirian. Cordillera Blancaren magalean aurkitzen den Ancash probintziako hiriburua da. Mendizaleen elkargunea, bertatik abiatzen baitira mendi irteera gehienak. Hiri bizia, merkatu ikaragarria, garraio eta merkantzia mugimendu handia, "gringo" dexente mendizaleak gehienak...

Zentruko hostal batean hartu dugu atseden egun hauetan, logela eguneko 15 sol (4,10 euro) ordainduaz. Bista zoragarriak bertako terrazatik mendi gailurretara (Huascaran, Vallunaraju, Ranrapalca, Ochsapalca...) eta hau parean izanik ezin bertaratu gabe geratu!!!



Huascaran Ipar eta Hego tontorrak (6700m)
Orain 8 urteko lagunak ere topatu ditugu, Dionisio "El cuzqueño". A ze artista! Euskaldunen anekdota ugari kontatu dizkigu baita Euskal Herrira eskuminak bidali ere: "Recuerdo a todo lo pata vasco!!"


Eguraldi txarra eta tripako arazoak  (kakax -blandax) medio, egun batzuk atzeratu behar izan genuen gure abentura. Santa Kruz trekking-a korrika egiteko asmoa genuen. Turismo agentziek 4 egunetako abentura bezala saltzen dute, guk ordea, egun batean burutu nahi genituen 50 km-ak.
1° saiakera abuztuaren 28an egin genuen, Yanama herrira 5 ordutan 80km pistaz egin ondoren, (Stelvio portuak baino kurba eta altuera gehiago du, 4700m), gau horretan bertan Huaraz-era itzuli behar izan genuen "taxi kolektibo" batean, ilunpetan bide berbera errepikatuz... Tripak errekuperatuta zeudela uste genuen baina ez zen hala izan.



Eskerrak bista ederrak ere izan genituen bidean zehar...

Llanganuco lakuak
Huascaran (Peruko mendirik altuena)
Huarazera iritsi eta zuzenean hospitalera. 5 egun tripetako arazoekin egon ostean antibiotiko batzuk sendatu zuten dena. Beraz, hurrengo egunean autobuseko tiketak erosi eta iluntzean 3. aldiz bide berbera errepikatzeari ekin genion. Gaueko 11:30etan iritsi ginen Vaqueria-ra, trekking-aren abiapuntura. Frexkura galanta, arropa justuarekin ginen, motxilan ez genuen pisu handirik eraman nahi. Zeozer jan eta denbora pasa egon ondoren, gaueko 1:00tan abiatu ginen frontalen eta izarren argitasunpean.

Abiatzeko prest (hotz ikaragarria!!!)





Bailararen lehen zatia ilunpean egin arren, toki zoragarria zirudien. Lehen orduak ondo joan ziren. Beñaten tripak sendatu ostean, nereak hasi ziren gerran. Goserik ez, ahulezia... ta amorru galanta! Punta Union (4750m) mendilepora arteko azken bi orduak luze joan ziren, hanketan indarrik ez, tripak nahasturik eta eguzkiaren goxotasun falta nabari zen. 



Taulliraju eta Ririjirca egunsentian
Hori bai, gora iritsi eta genituen bistak...


Orain 8 urte igotako Alpamayo mendia. Oroitzapen haundiak!!

Bailaran behera egin genuen heinean, zeozer jan, kafeina pixkat eta nere onera bueltatzen hasi nintzen. Eguzkia ere berotzen hasia zen eta korrika egin genien aurre azken 30 kilometroei.

Santa Cruz bailara



Arratsaldeko 15etan iritsi ginen Cashapampa-ra, trekking-aren amaierara 14 orduren ostean. Taxi kolektibo batean Huarazera itzuli eta indarrak errekuperatzeko afari ederra prestatu genuen. On egin!


Bihar goizean goiz, aspaldiko partez bizikleta gainean martxan jarri eta 4200 metroko portua igotzea egokitzen zaigu, handik hegoalderantz Limara gerturatzeko. Animo!!!



1 iruzkin:

  1. Zuek bai bizi. Aprobetxau, Hori enbidia.
    Eskerrak aurtengo Raidetarako eltzen ez zaten bestela jai daukou.
    Disfrutau

    ErantzunEzabatu