2013/11/19

Kaixo CHILOETARRAK!!!!

Puerto Montt herritik hegoaldera Chiloe irlatik barrena joatea erabaki genuen. Horretarako transbordagailu bat hartu genuen Pargua herrixkatik Chiloe-ko Chacao herrira.


Bertan pista batetik zehar kosta ertzetik aurrera egin genuen Linao herrixkara arte. Akanpatzeko leku babesik ez eta etxe batean galdetu genuen ea bertako lorategian kanpina jartzea posible ote zen. Chiloetarrak izatez abegitsuak direnez, arazorik gabe utzi zigun lur zati bat.



Kamuflaturik geratzen ginen
Hurrengo egunetan ere paraje ederrak pasa genituen. Ipar Euskal Herriaren antzeko ingurua da: abeltzaintza eta nekazaritza dira nagusi, etxetxo polittak eta zelai berdeak.




Chiloek beste berezitasun bat ere badu: marisko oso ona eta merkea. Bertakoen ia eguneroko janaria da. Eta gu behin han egonda, ezin geratu dastatu gabe!


Earki gatxik!!!!!

Chonchi herrira iritsita, bi egunerako aterpetxea hartu genuen. Handik Cucao-ra joan nahi genuen, Chiloeko Parke Nazionalean trekking bat egitera. Cucao, Chiloe irlaren mendebaldean dago, Pazifikoko kosta hau, olatu bortitzek kolpatzen dute. Eta guri ez zitzaigun egunik onena tokatu: haize zakarra eta euria. Hala ere pare bat orduz korrika pixkat egiteko aukera paregabea izan genuen bertako basoetan zehar.

Euria baretu zain tsunamien aurkako leku seguru batean:






Chonchi-tik Quellón herrira joan ginen bertan Chaiten-era igarotzen den ferrya hartzeko. Bidean euri jasa latzak harrapatu zigun.




2013/11/12

Ruta 40

Argentina iparraldetik beherako bide zatirik handiena Ruta 40 famatutik barrena egin genuen. Jujuy-etik Cafayate-ra joan ginen. Hasieran paisaia berdea, Euskal Herriaren antzera. Ondoren, ingurua geroz eta idorragoa bihurtzen joan zen. Basamortu ederra igaro genuen, "Quebrada de las Conchas" izenekoa. Bero, 35º inguru... Eguerditik aurrera ezin zen bizikletan ibili.


Cafayaten Marc eta Elsa bidai lagunekin elkartu ginen berriro, lauok elkarrekin Mendoza bitarteko Ruta 40 ibilbidea egiteko. Lehen egunean 5. lagun bat ere elkartu zitzaigun: "Bixkor II" (Perro flauta batzuk bihurtzeko falta zitzaigun gauza bakarra...).

Lo escribo también en castellano para que puedan leer nuestros amigos cicloviajeros: 
En cafayate nos juntamos con nuestros amigos de viaje Marc y Elsa, para realizar juntos el trayecto hasta Mendoza por la Ruta 40. El primer día se nos junto un 5º amigo "Bixkor II" (fucking dog!!! Lo que nos faltaba para convertirnos en unos "Perro Flautas"!!!)

Bixkor II-ak 17km iraun zituen / Aguantó 17kms con nosotros
Bidean mahasti ugari igaro genituen hasieran. Baina pixkanaka ingurua geroz eta lehorragoa bihurtu zen; landaredia urriagoa, paisaia monotonoa, herrien arteko distantziak geroz eta luzeagoak, 30km-ko rektak... Guzti honi bero izugarria gehitu behar zitzaiolarik. Goizeko lehen eguzki izpiekin batera, 6:30etarako bizikleta gainean ginen egun askotan.

Al principio, pasamos varios viñedos. Pero poco a poco, el terreno fue convirtiéndose cada vez más árido; menos vegetación, paisaje monótono, largas distancias entre pueblos, rectas interminables de 30km... A todo esto había que sumarle un calor insoportable. Con los primeros rayos de sol, muchos días partíamos para las 6:30.
Ohetik erori berriak / Recién caídos de la cama
Erleekin borrokan / Peleandonos con las abejas
Egunean 100km egin ostean, ederki merezitako errekuperazioa egiten genuen:

Despúes de 100km diarios, una recuperación bien merecida:

Enpanada egin berriak, "kalitate gorenekoak"!!!! / Empanadas recien hechas "de 1ª calidad"
Izan ere enpanada hauek badute istorioa: beren prezioaren bikoitza kobratu nahi zigun jatetxekoak enpanada hauengatik. Iskanbila ederra montatu genion. Izan ere, Argentinan igarotako egun hauetan ez zen lehen aldia izan horrelako zerbait gertatzen zitzaiguna.
Ondorioz, bidearen monotonia, beroa eta jendearen "harrera ona" ikusirik, Mendoza arte geratzen zitzaiguna autobusez egitea erabaki genuen. Mendozan, Marc eta Elsa agurtu genituen. Hauek Argentinan geratu ziren lagun bat bisitatzen eta gu Santiagora abiatu ginen.
Argentinatik Chilera Aconcaguaren azpitik igaro ginen. Hau parajea!!! Aduanan 2 ordu egon ginen: papeleoak, Chilera sartzeko pasa beharreko janari kontrol zorrotza...

Es que estas empanadas tienen su historia: el dueño del restaurante nos quería cobrar el doble por ellas!!! Le montamos una buena bronca entre los cuatro. Ya que los días anteriores veniamos sufriendo varios intentos de engaño.
Por lo tanto, debido a la monotonía del camino, el calor y "la buena acogida" de la gente, decidimos tomar un bus para llegar hasta Mendoza. Allá nos despedimos de Marc y Elsa. Ellos se quedarosn en Argentina visitando un amigo, mientras que nosotros partimos hacia Santiago de Chile.



Santiagon 3 egun igaro genituen. Hostalean sukaldea genuenez, otordu ederrak prestatzeko aprobetxatu genuen: brokoli salteatua, barazki enpanadak, tortilak, kalabaza eta espinaka purea... (bizikletan gabiltzanean nahikoa nazkatzen gara eta arroza, pasta eta zopak jaten).

Barazki enpanadak txiletar ardoarekin
Gosari konpletoa, goizean goizetik indarrak hartzeko!!!
Gainera kuadrilako lagun bat bisitatzeko aukera izan nuen. Urtebete darama Santiagon lanean. Lehengo urtean Estanbulen topatu ginen, aurten Santiagon, datorren urtean non, Leire???