2013/11/19

Kaixo CHILOETARRAK!!!!

Puerto Montt herritik hegoaldera Chiloe irlatik barrena joatea erabaki genuen. Horretarako transbordagailu bat hartu genuen Pargua herrixkatik Chiloe-ko Chacao herrira.


Bertan pista batetik zehar kosta ertzetik aurrera egin genuen Linao herrixkara arte. Akanpatzeko leku babesik ez eta etxe batean galdetu genuen ea bertako lorategian kanpina jartzea posible ote zen. Chiloetarrak izatez abegitsuak direnez, arazorik gabe utzi zigun lur zati bat.



Kamuflaturik geratzen ginen
Hurrengo egunetan ere paraje ederrak pasa genituen. Ipar Euskal Herriaren antzeko ingurua da: abeltzaintza eta nekazaritza dira nagusi, etxetxo polittak eta zelai berdeak.




Chiloek beste berezitasun bat ere badu: marisko oso ona eta merkea. Bertakoen ia eguneroko janaria da. Eta gu behin han egonda, ezin geratu dastatu gabe!


Earki gatxik!!!!!

Chonchi herrira iritsita, bi egunerako aterpetxea hartu genuen. Handik Cucao-ra joan nahi genuen, Chiloeko Parke Nazionalean trekking bat egitera. Cucao, Chiloe irlaren mendebaldean dago, Pazifikoko kosta hau, olatu bortitzek kolpatzen dute. Eta guri ez zitzaigun egunik onena tokatu: haize zakarra eta euria. Hala ere pare bat orduz korrika pixkat egiteko aukera paregabea izan genuen bertako basoetan zehar.

Euria baretu zain tsunamien aurkako leku seguru batean:






Chonchi-tik Quellón herrira joan ginen bertan Chaiten-era igarotzen den ferrya hartzeko. Bidean euri jasa latzak harrapatu zigun.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina