Erreka bazterretan eta zelaietan lasai akanpatzeko aukera izan genuen, paisai ederrak bistaratuz.
Animalia artean lo egin genuen eta hurrengo goizean BeƱat goseturik esnatu zen eta parrillan erretzeko jan bila ibili zen:
Eskerrak bere amak defenditu zituen!! |
Beste behin Lodge batean "kolatzen" saiatu ginen bertan akanpatzeko. Baina saiakera hutsean geratu zen, bertako zaintzailea etorri eta zubi azpira bidali baikintuen.
Hurrengo egunean euripean iritsi ginen herrira, izugarrizko haizea... suhiltzaileengana joan ginen akanpatzeko baimen eske eta beraien aldameneko estalpea utzi ziguten. Hurrengo egunetan ere eguraldiak ez zuen hobera egin eta Coyhaique herrira iristean bi egun egin behar izan genituen bertan geldirik, elurtea zela eta.
Su epelean kanpoko elurtetik babesean |
Denboralea pasa zelakoan abiatu ginen hurrengo egunean, baina hala ere blai eginik bukatu genuen. Eskerrak gaua babesean pasa genuen eta hurrengo goizean eguzkitsu argitu zuen.
Bailaran aurrera gindoazela lotarako toki bila hasi ginen eta bapatean txabola bat ikusi genuen, bidetik 200 metrotara. Ea inor bazegoen gerturatu eta egurgile bat azaldu zitzaigun. Kanpina bertan jarri genezakeen galdetu genion eta honek etxe barrura gonbidatu gintuen. Kafe beroa eta ogi egin berria eskaini zizkiguten, baita afaltzen eman ere. Eta hau nahikoa ez balitz, lotarako txabola bat utzi ziguten, ekonomika sua, komuna eta koltxoiarekin ekipaturik.
"El Conquistador"-eko kanpamentu aberatsa |
Aurrera jarraituz "General Carrera" lakura iritsi ginen, Txileko handiena. Ur ertzera gerturatu eta hango etxetxo batetik Cesar atera zitzaigun, bere etxe ondoan akanpatu genezakeela esanez. Arratsalde pasa polita egin genuen berarekin batera arrantza saiakerak eginaz eta tertulian afalduaz.
Cesar lagunaren etxean |
Aurreko eguneko saiakera hutsalen ostean, goizean bizikletan abiatu eta berehala gauerako afaria eskuratu genuen: 1,5kg-ko amurraina!!!
Hau bai arrantzalea!! Esku hutsez harrapatua gainera!! |
Afari ederra egin genuen ur ertzean! |
Baker ibaiari jarraituz joan ginen kilometro batzuetan Cochrane herrira iritsiz. Bertan beste 4 egunetarako janaria erosi eta hegoalderantz jarraitu genuen, Ruta Australaren amaiera aldera, ia jenderik bizi ez den eremuak igaroaz.
Puerto Yungay-era iritsi eta arratsaldean beste aldera pasatzeko barkua 6etan irteten zela esan ziguten Cochranen. Baina bertara iritsi eta hurrengo eguerdira arte ez zegoela barkurik esan ziguten. Herri abandonatu bat da, bertan militar bat bakarrik bizi da. Kanpamentu militarrean lo egitera gonbidatu gintuen eta euria, hotza eta geneukan gosearekin ez genuen bi aldiz pentsatu!! Frantzes bikote bat ere gurekin batera etorri zen barrura. Iritsi ginenean, han zeuden kanpoan zain, nabaria zen bidaia hasi berria zutela eta oraindik lotsa galtzeko zeudela, jeje!!!
Ederki egon ginen ejerzito txiletarraren kontura |
Gure panadera! Ogia ere egin genuen bertan! |
Poz-pozik atera ginen O`Higgings aldera, despentsa beterik eta ondo deskantsaturik. Bidean kondorrak eta lotarako refugio libreak topatu genituen.
Behin Ruta Australaren amaierara iritsirik, barku bat hartu behar izan genuen O`Higgings lakua zeharkatu eta Argentina aldera pasatzeko. Barkuan Simon alemaniarra ezagutu genuen, hau ere bizikletan Ushuaia aldera zihoanez, batera ekin genion hurrengo etapari.
Irekita topatu genuen eta barrura. Earki gatxik! |
Hurrengo egunean Argentinara sartzearekin batera hasi zitzaizkigun arazoak. Pista geroz eta xenda estuagoan bihurtuz joan zen. Lokatzez, enbor gurutzatuez, harkaitzez eta errekatxoez beteriko bidetxurrean bilakatuaz. "Lago del Desierto" gurutzatzeko 12km-ak egiteko 12 ordu behar izan genituen.
Irudi batek mila hitzek baino gehiago adierazten omen du...
1 km/h abiaduran aurreratzen |
Gurutzatu ahal izateko zubiak eraikitzen |
Etsipenak gainditurik |
Non dago bidea? |
Eskerrak hala ere sufrimendu guzti honen ostean opari ederra geneukan!!!
Fitz Roy |
Bi egun gogorren ostean El Chalten-era iritsi ginen. Fitz Roy eta Cerro Torre mendien azpian aurkitzen da herrixka txiki hau. Eskalatzaile askoren ametsa punta horietako bat zapaltzea! Gu paraje eder horretan trekking-a egitearekin konformatu ginen.
Cerro Torre eta Fitz Roy ikusgarriak |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina