2013/12/15

Patagoniako altxor naturalak

Chaltenera indar guztiak ahiturik iritsi ginen eta hori nahikoa ez balitz, alforjak hautsita, hankak zaurituta, bizikletak erdi izorratuta...genituen. Beraz, hurrengo eguna mantenua egiten igaro genuen. Deskantsatu ostean, hurrengo goizean, Fitz Roy eta Cerro Torreko trekking-a egin genuen. 40km inguruko itzulia. Ederra. Aspaldiko partez korri pixka bat egiteko toki paregabea.


Fitz Roy-en pareta ikusgarria
Cerro Torre eta Fitz Roy
Chalten
Korrikaldi ederraren ostean, Chaltenetik abiatu ginen Calafate aldera. Haizea alde genuen eta ziztu bizian egin genituen kilometroak: 3 ordutan 100km!!!! Hori bai, Ruta 40 hartu eta norantza aldatu bezalaxe jaitsi zen gure bizikletako erritmoa ere. Hiruron artean erreleboak eginez egiten genion aurre haizeari. 30km gehiago egin ostean geratzea erabaki genuen, erreka ondoko babes batean akanpatuz. Hurrengo goizean haizearen barealdia aprobetxatuz, goizeko 7etarako pedalei ematen ginen, eguerdirako Calafatera iritsiz.


Haizetik babesean afaria prestatzen


Calafate turismorako prestaturiko herria da. Garai batean 20 etxe bakarrik ziren baina orain hostalez eta bidai agentziez beterik dago. Bertatik Perito Moreno glaziarrera joan nahi genuen eta autobusa garestia zenez, herri irteeran auto-stop egiten jarri ginen. Ia 2 orduren ostean, jada etsita, kotxe bat geratu zitzaigun. "De donde sois?" "Nosotros dos vascos y él aleman" "Ah!!Pues yo soy medio vasco, de descendencia vasca." Kasualitatea!!!
Perito Moreno glaziarrak 5km-ko zabalera eta 30km-ko luzera ditu eta bere paretak 70-80m arteko altuera hartzen du. Ur azpian 170m-ko sakonerara ailegatzen da. Eguneko 2m-ko abiaduran aurreratzen da.



Calafatetik Torres del Paine-ra arteko 3 egunak ere abenturaz beteak izan ziren. Lehen egunean, haizearen aurka leher eginik amaitu ostean trafikoko postu batean pasa genuen gaua. Hurrengo goizean elurturik argitu zuen, haize askorekin goizean goizetik. Hemen gure lagun Simon agurtu genuen. Seguru berriro bidean topo egingo dugula!!!
Komeriak izan genituen haizearen kontra Argentina-Txileko aduanara iristeko: haizeak bizikletatik botatzen gintuen, ispiluak hautsi genituen... Azkenean, gaua Argentinako aduanako gendarmerian pasa genuen. Etxe bat utzi ziguten, sukalde, komun, koltxoi eta guzti!!





Txilera sartu, Cerro Castillo-ra, eta herritik Torres del Paine aldera 2km egin baino lehen nere bizikleta aurrera jarraitu ezinik geratu zen... Herrira itzuli, bizikletak karabinerotan utzi eta autobus bat hartu genuen Parke Nazionalera joateko. Arratsalde horretan, afaria prestatzen hasi eta sukaldea izorratu zitzaigun eta gauean kanpinera sartu eta kremailera itxi ezinik geratu ginen. Egun borobila!!! Brisa patagonikoarekin egin behar izan genuen lo!!!


Torres del Paine Parke Nazionala oso garestia da. Sarrera bakarrik 27 euro dira. Gainera debekaturik dago akanpada librea egitea eta kanpinean 9 euro ordaindu behar dira pertsonako. Guzti hau 2011.urtean bisitari batek eragindako sutearen ondorioak dira. Oso kontrolaturik dute dena.
Bi trekking egin genituen bertan. Lehen egunean "Cuernos del Paine" aldera gerturatu ginen eta 2.egunean dorre famatuetara. Ederrak bi egunetako paisaiak!!!!



Cuernos del Paine


"Torres del Paine" handiak



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina