9. Sekzioa. ► 33 km ◄ ▲1170 m ▼ 100 m MTB
Sekzio hau bizikletako igoera bat zen. Aukerako balizak zeuzkan eta guk
hauek alde batetara utziz bide motzenari ekin genion (beste talde guztiek
bezalaxe). Asfaltoz egin beharreko igoera. Lasai egin genuen, lasaiegi. Izan ere, hurrengo
mozketa ordua justu-justu pasa genuen. Gauerdian ixten zen trekking-erako
irteera ordua eta 5-10 minutu faltan iritsi ginen. Arrazoietako bat logura izan
zela uste dut. Haluzinazioak benetan gertatzen direla konprobatu nuen.
Errealitatea eta fikzioa nahasten dira. Ipotxak ikusten nituen bide iskinean.
Konturatu eta burua bueltatzen nuenean, ez zeuden. Talde bat pasa zen
beherantz, kontrako norantzan. Haiek pasa eta 15-20 segundora taldekideei galdetu
nien benetan talde bat pasa ote zen edo ametsetan egin nuen. Egia zen.
10. Sekzioa. ► 25 km ◄ ▲1280 m ▼ 1920 m TREK+VIVAC
La Vall Fosca, Estany de
Sallente-n irteera. Trekking
hau berezia zen. Gauerdian hasi genuen, vivac bat egin behar zen trekking erdian,
2300m ko altueran zegoen bailara ikusgarri batean. Bertara lo-zakua, esterila, denda, jatekoa, hornilloa eta derrigorrezko
material piloa igo behar genuen. 35 litroko motxila txiki gelditu zitzaigun.
Igoeran ez genuen bide azkarrena hartu, eta denbora pixka bat galdu genuen
arren, arazo gabe iritsi ginen vivac-a egin behar zen tokira. Ilun zegoen, kanpin-dendak
muntatu genituenean denbora hartu ziguten eta 4 ordu egin behar genituen bertan.
Bigarren gaua zenez, lo egitea beharrezkoa zen. ZIP poltsetan generaman arroza
jan, tripa ondo bete eta 3 ordu t´erdi egin genituen lo.
Iratzargailuak esnatu gintuen. Kanpora irten eta Raid guztiko momentu magikoena bizi izan genuen. Buruak nahiko fresko (lo egin ostean), tokia paregabea, eta bizipoza barruan. Pura Vida!
Iratzargailuak esnatu gintuen. Kanpora irten eta Raid guztiko momentu magikoena bizi izan genuen. Buruak nahiko fresko (lo egin ostean), tokia paregabea, eta bizipoza barruan. Pura Vida!
Traste guztiak bizkor jaso, eta berriro tipi-tapa gorantz. Vall Fosca
taldearen atzetik gindoazen (beraien “etxean” geunden). Laster iritsi ginen pasa behar genuen mendi
lepora. Hortik beherantz, dena zuzen Taül-era
iritsi arte. Ingurua paregabea. Bertan zegoen trantsizio gunea. Baina iritsi
ginenean… Ai ama!!!! Gure asistentzia falta. Hau marroia!!! Baina berehala iritsi ziren. Eskerrak!!
Furgonetetatik bizikletak presaka atera, traste mordoa bertan utzi (kanpina,
hornilloa, zakua, esterila…) eta hurrengo sekzioari ekin genion.
11. Sekzioa. ► 22 km ◄ ▲330 m ▼ 1060 m MTB
Btt-ko sekzioa zen Taül-etik El Pont
de Suert-era. Bidexka estua, hasieran zati dezente goitik behera, teknikoa,
eta gero erreka alboan zihoan bidexka bat. Estua, dibertigarria, etengabeko gorabeherak.
Oso ongi egin genuen. Sekzioa bukatzen geundela “Sorpresa! Material
kontrola”. Egia esan, poztu ere egin
ginen. Raid guztian zehar 35 litroko motxila bizkarrean eraman ostean (GoreTex-a,
euritarako prakak, botikina, jatekoa, arropa luzea, frontalak bateriekin…) eskertu
ere egiten da “kontrol” bat izatea. Baina zer eskatuko eta gure dortsal zenbakia
idatzita zeukaten barritak eta janaria. “NO
ME JODAS!!!! Después de llevar este mochilón en tantos y tantos kilómetros me
pides unas putas barritas con número de dorsal??” Eta noski,
derrigorrezkoak ziren arren guk jadanik ez genituen. Hasierako barritak eta
janaria jan ostean, trantsizioetan uzten
genituelako zakar guztiak eta janari gehiago hartu (eta dortsal zenbakia ez
genien jartzen). Egiari zor, ulertu zuten eta azkenean ez ziguten zigor handirik
jarri.
Iritsi ginen trantsizio gunera El Pont de Suert. Bertan kayak-eko
sekzioa geneukan Panta d’Escales-en.
12.Sekzioa. ► 9+22 km ◄ ▲400+0 m ▼ 400+0 m TREK+KAYAK+CLIMBING+RAPEL
Ikaragarrizko beroa egiten zuela ikusita, ur asko hartu genuen eta erdi
korrika erdi oinez joan ginen pantanoraino. Kayakean eseri, eta palak astintzen
hasi ginen. Arraun ordu asko genituen aurrean. Ez zen sekzio motza. Lehenengo
orduetan ongi moldatu ginen, nahiz eta gure erritmoa uretan ez den azkarrena.
Hala ere nekatzen joan ahala, postura hartzea kosta egiten da: gerria nekatu
(respaldo gabeko eserlekuak), mugitzen hasi… gogorra egin zitzaigun, ez baita
gure “terrenoa”. Trantsizioan
aurreratu genuen Vall Fosca taldeak
erraztasunez aurreratu gintuen uretan.
Sekzioa bukatzen ari zela, eskaladako proba berezi bat genuen. Puntuez aparte 4 orduko bonus bat ematen zuena. Hala ere gure estrategian 4 ordu horiek ez ziren garrantzitsuak. Ahalik eta denbora gutxien galtzea zen klabea, eta ondorioz, lehen zatia bakarrik eskalatu genuen laurok (eta eskerrak, bestela… jur jur jur) . Puntuak hartu, eta bonusa bertan gelditu zen. Egia esan toki polita zen. Eskalada harrian eta gero “psicoblock” bat ur gainean. Kayakak lagatzeko tokira iritsi ginen eta korrika trantsiziora. Oso-oso justu gindoazen denboraz.
Sekzioa bukatzen ari zela, eskaladako proba berezi bat genuen. Puntuez aparte 4 orduko bonus bat ematen zuena. Hala ere gure estrategian 4 ordu horiek ez ziren garrantzitsuak. Ahalik eta denbora gutxien galtzea zen klabea, eta ondorioz, lehen zatia bakarrik eskalatu genuen laurok (eta eskerrak, bestela… jur jur jur) . Puntuak hartu, eta bonusa bertan gelditu zen. Egia esan toki polita zen. Eskalada harrian eta gero “psicoblock” bat ur gainean. Kayakak lagatzeko tokira iritsi ginen eta korrika trantsiziora. Oso-oso justu gindoazen denboraz.
Trantsiziora iristean antolakuntzak hurrengo sekzioko mozketa kendu egin zutela
esan zigun. Ze ona!!! (Antolakuntzak jabetu zen agian inork ezingo zuela
mozketa ordu hori gainditu). Izan ere, hasiera batean hurrengo btt-ko sekzioa
bukatu eta “Trekking de Alta Montaña” hasteko ordu topea gauerdia zen.
Hau entzun genuenean lasaitu ederra hartu genuen. Laurok “osorik” geunden.
Inork ez zuen aparteko minik eta istripurik ezean, helmugara garaiz heltzeko gai
ikusten genituen gure buruak. Kontzentratu eta hurrengo sekziora.
13.sekzioa. ► 47 km ◄ ▲1650 m ▼ 970 m MTB
Btt-ko sekzio luze eta zaila. Pont de
Suert-etik Vielha-ko tunelaren hegoaldeko sarreraraino. Ez zen sekzio
erraza orientazio aldetik. Batez ere argia itzaltzen joan zen neurrian (3.
gaua) eta erreka baten ondoko bidexketatik egin genuen zati luze batean aurreko
urteetako uholdeen ondorioz erreka alboetako bidexka denak suntsitu/aldatuta baitzeuden. Beste behin Beñatek bere orientazio gaitasuna
agerian utzi zuen, sekzio aparta egin genuen.
Zati honetan Abentura kategoriako
(erreleboka doazenak) talde bat elkartu
zitzaigun. Alvar Mendez eta Victor Echevarria kataluniarrak. Gu baino
indartsuago zihoazen fisikoki, baina orientatzen zailtasun handiak zituzten eta
gurekin batera joatea erabaki zuten. Sekzioa bukatzen ari ginela, fisikoki oso
ondo geundela ikusten genuen, baina taldekide bat sudurretik odoletan hasi zen.
Esfortzuaren ondorioetako bat. Pare bat aldiz gelditu behar izan ginen lepoa
eta bekokia bustitzen, pixka bat zain egon eta aurrera. Bukaerara.
Trantsiziora iritsi eta trekking de
Alta Montaña egiteko prestatu ginen.
14.Sekzioa. ► 15 km ◄ ▲1350 m ▼ 1440 m TREK
Bi ibilbide zeuden.
A ibilbidea: Pic de Molieres - Artiga
de Lin - Vielha. Hau zen puntu
gehien ematen zituena. Pioleta eta kranpoiak beharrezkoak. FMR talde frantsesak
bakarrik osatu zuen ibilbide hau (ole sus
huevos!! Zorionak).
B ibilbidea: Canal del Port de
Vielha-tik. Guk bigarren ibilbide hau egin genuen, eta bertara joateko bide
xelebrea aukeratu ere bai. Motzagoa baina zailagoa. Estanh Redon-era igo, hau ezkerretik inguratu eta Serra de Fontfreda-ko mendi lepo bat
igaroz beste aldera pasa, Canal del Port de Vielha-ra sartzeko. Zati honetan nahiko arriskatu genuela
iruditzen zait. Asmatu egin genuen, baina lakuan geundenean ez genekien ondo ze
mendi lepo aukeratu beste aldera igarotzeko. Lepo desberdinak zeuden. Lehenengo
biak albo batera utzi genituen eta hirugarrena pasa genuen. Lasai gindoazen eta
erabakiak segurtasunari begira bakarrik hartu genituen. Denborak ez zuen axola.
Talde lan aparta! Ez dut uste lauroi inoiz ahaztuko zaigunik gau hura. Beste momentu
magiko bat.
Ahaztu egin zait, baina sekzio honetan ere katalanak izan genituen kide. Gurekin
beldurtuta gelditu ziren. Elkarri begiratzen zieten eta… “Estos vascos están flipaos!!! Y encima van en manga corta!!!” Egia
esan ez ziren isiltzen (gurekin berriketan) eta esperientzia polita izan zen.
Suhiltzaile eta sukaldari bat!!!
Kanalean sartu ondoren jaitsiera luze bat genuen. Oinez jaitsi genuen.
Baliza aurkitu eta zuzenean Vielha-ra. Eguna argitzen hasi zen, eta momentu horretan
pare bat taldekide balantzaka zihoazen bidean behera. Tentsioa jaitsi ondoren
logura nagusi. 10 minutu lo egitera gelditu ginen (katalanak aurrera bidali
genituen), esnatu, eta zuzenean Vielha-ra.
Trantsizioa zegoen aparkalekura iritsitakoan bikain gindoazela konprobatu
genuen berriro.
15. Sekzioa. ► 50 km ◄ ▲1690 m ▼ 2440 m MTB
Azken txanpa gelditzen zitzaigun. Btt-ko sekzio bat paddle surf-eko proba
batekin, eta bukatzeko trekking txiki bat. Bizikletak hartu eta abiatu ginen
gorantz. Bassa d’Oles-era igo ginen
errepidez. Igoera luze xamarra baina zailtasun gabekoa. Egia esanda eskertu ere
egiten da hainbeste ordu ondoren. Bertara iritsitakoan paddle surf lakuan. Zailtasun
gabe eta presa gehiegi gabe osatu genuen. Handik zuzenean behera, eta gero
Garona ibaiaren paraleloan doan bidexka batetatik iparralderantz Bossots herriraino.
Bertan azken trantsizioa. Bizikletak bertan utzi, eta korrika abiatu ginen.
Pare bat kontrolgune pasa eta Les-eko Camping-era iritsi ginen. Bertan tirolina
luze bat egin eta helmugara. Les herrian kokatuta zegoen helmugako arkura.
Poz-pozik geunden. Harro. Min handiegirik gabe. Podiumeko tokitxo bat gure
eskuetan. Argazkiak atera zizkiguten. Asistentziak besarkatu genituen.
Hala ere momentu hartan, informazioa ez zen argia. Inork ez zigun argi
esaten ze talde genituen aurretik edo atzetik. Zenbatek lortu genuen arroileko
mozketa ordua gainditzea.
Hobetu beharreko puntua antolakuntzarentzako. Ez dugu gai honetan asko
sakonduko momentuan haserre dezentea eta
malko bat edo beste ere agertu baziren ere.
Azken emaitza:
1º postuan: Vall Fosca. David Tarres, Marta Riba, Albert Vilana eta Ota (Aitor
Otamendi Oñatiarra). Zorionak laukote.
2º postuan: FMR (France Mountain
Raiders). Hurrengo asteetan hauen Track-ak aztertuta kriston raida eta
kriston nibela daukatela garbi ikusi genuen.
3º postuan: gu. EUSKALRAID. Zorionak
guztioi! EXPEDITION RACE batean ongi
moldatu gara. Talde lan fin eta alaia mantendu dugu. Pila bat ikasi dugu. Ez da
erraza izango horrelako maila daukan lasterketa batean berriro emaitza hau
lortzea. Hala ere saiatuko gara.
Eskerrik asko etxeko denei. Kirola egiteko denbora lapurtzen edo lana
ematen diegunei. Horrelako proba bat bukatzean oroitzapen pila etortzen dira
burura. Nekeak, sentimenduak azaleratzen ditu, familia eta lagun denei
besarkada bana emateko gogoa etortzen da. Horrela ba, besarkada bana guztioi!!!