2013/04/04

MAROKO 2012ko GABONAK (2.zatia)

ABENDUAK 27, OSTEGUNA à AZROU-IMILCHIL (277 km / 4 ordu)
Goizean 6:30tan jaiki eta dena jaso dugu hitz egin bezala. Gosaldu eta fundamentua egiten hasi gara: arropa eguzkitan zintzilikatu, ontziak garbitu, bizikletak garbitu eta konpondu…
Ontziak garbitzen hasi eta Maitaneri ia “hipotermia” batek eman dio, eskuk izoztu zaizkio!!! Eskerrak pluma tarten sartu dituen eta bere onera itzuli den… Ondoren bizikletak: 3 egun lokatzetan ibili ostean txukunak zeuden… Nire bizikleta konpontzen hasi eta desbiadoreak ez zuen balio, kaka zarra! Eskerrak “apaño” bat egin dudan. Ea irauten duen! INSHALA! 



 
Dena garbituta, konponduta, jasota, arropa garbiekin eta usain goxoarekin erosketak egitera jaitsi gara zentrora (lapurra, fruta, kefta, gailetak…). Fruta non erosi galdezka hasi gara eta Ahmed eskaini zaigu laguntzera. Merkatua erakutsi digu eta gero bere semearekin batera zeozer bazkaltzera joan gara. Bazkalostean bere lagun baten lokalera eraman gaitu alfonbrak ikustera, baina ez dugu ezer erosi. Berarekin kafe bat hartu dugu, helbideak eskatu dizkigu, idatziko omen digu eta 2 tabako pakete eman ondoren Imilchil aldera abiatu gara.


Kenifra-ra segituan iritsi gara baina hortik aurrera hasi dira komeriak. Portu batean gorantz tira dugu, eta gailurrera iristean konturatu gara gaizki gindoazela. Berriro beheranzko bidea hartu behar izan dugu, hau da, 1,30h inguru alferrik eginaz (beno, turismo egiten, inguruak behintzat paregabeak ziren eta!). Errepidean gauza kurioso ugari ere ikusi ahal izan ditugu, hona hemen batzuk...



Zuzeneko bidea hartu ostean, pixkanaka errepidearen egoera okertuz joan da: bidea estuagoa, asfaltoa izorratuagoa… Nik ordubete gidatu ondoren, errepide honetan ahal zen guztia eskibatuz, Maitanek hartu du bolantea eta errekor guztiak hautsi ditu; 30km-ko tartean, ordubete inguru, 265 puntuko marka jarri du. Zorionak!! Zorte pixka bat izan du ze 3 bonus jarraian harrapatu ditu eta puntuak hirukoiztu zaizkio!!jajaja.





Azkenean errepidea bere onera bueltatzen hasi da, 5.martxa sartu eta “anda la ostia” batean joan gara. Jada ilunpetan, paisaiaz ezin gozatu. Pena da kixton parajeak ematen baitute, bihar arte itxaron beharko dugu! Imilchil-era 30km faltan geratu gara erreka ondo batean, bihar bizikletaz egingo dugu lakuetarako igoera.
Afari eder bat prestatu: espagetiak keftarekin, Ribera ardoa, txokolatezko pasteltxoak, mate coca infusioa, porrito ta hementxe gaude diarioa idazten. Zerua izartsu dago eta biharko iragarpen onak, banuen gogoa bihar goizen esnatu eta paraje hauek ikusteko, bizikletak hartu eta arropa garbiekin ibiltzeko pedaleatzen. Aio!!!



ABENDUAK 28, OSTIRALA à IMILCHIL-LAKUAK (BTT) / IMILCHIL-TAMTEOUCHTE (100km)
Inuxente eguna gaurkoa eta elkarri ez diogu bromarik egin egun osoan, hau zozo parea! Goizeko 8etan despertadoreak jo duenerako esna ginen, baino jaikitzeko izugarrizko perezarekin, batez ere nik (ta hori ez da oso ohikoa nigan…) kontagiatzen ariko naiz hemengo lasaitasunera…
Manta artetik jaikitzea azkenean berandutu egin zaigu, dagoeneko furgonetan 28ºC markatzen zituen… Kanpoan gosarirako txiringoa prestatu eta gosari bikaina egin dugu eguzkiaren goxotasunean. 

Bizikletan abiatzerako ia 11:30ak. Gaurko etapa disfrutatzekoa izan da; furgoneta lakuetatik 20km-ra genuen, gure asmoa joan-etorria (40km) errepidez egitea zen eta behingoagatik hala egin dugu! Joan eta buelta toki beretik eta asfaltotik atera gabe!! Egutegian apuntatzekoa izango da gaurkoa… Igoera politta, 1660m-ko altueratik 2400m-ra igo gara, igoera suabea hasieran, aldea txiki batzuk pasaz, 6.km-an eskola baten aurretik pasa garen arte! Bapaean 15 ume inguru azaldu zaizkigu errepidera barrikada eginaz. Ez ziguten pasatzen uzten, eskua emateko eskatuz, bizikletaz ukituz… gure atzetik korrika etorri dira batzuk, nobedadea ginen nonbait beraientzat!


Cathedral d´Rochers-era joateko bidegurutzea pasa ostean hasi da malda gogortzen. Bidean motorista italiarrak, todo terreno espainolak, kamionetaren bat eta ezer gutxi gehiago gurutzatu ditugu. Goian, parajeez disfrutatuz (mendi elurtuak, paisai desertikoak…) Tisli lakura iritsi gara. A ze parajea! Bertako albergera ailegatu eta nagusia orduantxe abiatu da kotxean:
-          Españoles?
-          No, vascos.
-          Ah! Ondo? Qué tal, bien?
-          Bai, oso ondo.
-          Muy bien, AGUR!
-          Agur, agur!




Gauza harrigarriak ditu hemengo jendeak, elkarrizketa hau entzun besterik ez dago. Irreala badirudi ere euskaraz paraje hauetan. Hori erraztasuna dutena hizkuntzetarako! Albergera sartu eta etxekoandreak te bero bat eta pikatzeko fruitu lehor batzuk atera dizkigu. Beñat bertan egonda zegoen motoz etorri zirenean bertan lo egin baitzuten.


2. lakura joan gabe (Isli), furgonetara itzuli gara, dagoeneko 14:00ak baikenituen. Jaitsiera disfrutatuz, asfaltoan, alforjarik gabe… ezusteko bakarra botilina galdu dudala izan da.



Atzoko espageti sobrak bazkaldu, gauzak prestatu eta 16:30etan Todra aldera abiatu gara. Bizikletan eginiko bidea furgonetaz berregin eta km batzuk aurrerago Imilchil herrira iritsi gara. A ze kaosa! Erdi galduta genbiltzan herri barruan eta geratu garen 2 segundutan dozena erdi ume gerturatu zaizkigu furgoneta gainera: bat atea ireki nahian, besteak bizikleta gainera igota… Puff! Aurrera tira dugu ahalik eta azkarren! Km-ak egin ahala paisaia erabat aldatzen da, hegoalderantz goaz eta lurra geroz eta lehorragoa eta gorriagoa da, eraikinak ere adobez eginikoak gehienak… Jendeak ere azal ilunagoa du, janzkera ere ezberdina, turbanteak agertzen dira…

Imilchil herrixka




Tamteouchte herria lotan geratzeko aproposa iruditu zaigu, Todra baino km batzuk lehenago dagoena. “Hotel Kashba Les Amis” aukeratu dugu, herri amaieran dagoena. Aparkatu bezain pronto Mohamed nagusia etorri zaigu. Barrura sartu gara, itxura ederra du, egongela bertako dekorazio tipikoarekin eta logela ere oso ondo. Afaria+lo+gosaria 20€ kostatu zaigu. Dutxa bat hartu eta egongelara joan garenean te bero bat atera digu pasta batzuekin. Tarte hau biharko eskaladako sektoreak aztertzeko aprobetxatu dugu. Jarraian afaria, entsalada marrokiarra eta tajine. Gutaz aparte beste bi bikote daude hotelean. Hantxe egon da Mohamed denekin tertulian jarrita. Autentikoa tipoa!


Ondoren, terrazara atera gara eta bera ere etorri da erretzera. Egonaldi earra egin dugu. Ingelesa, alemana, frantsesa, arabiera, bereberea, errusiera eta gaztelera dakizki, jendeari entzunaz ikasiak. Kanpoko freskuran egonda kosta zaigu gelara joan eta berotasunean sartzea!



ABENDUAK 29, LARUNBATA à TAMTEOUCHTE - TODRA(ESKALADA) - BOULMANE DADES
Goizean jaiki eta inoizko gosari onenarekin topatu gara, nondik hasi ere ez genekien, hau banketea!


Mohamed-etaz agurtu ta bagoaz Todra aldera eskalatzeko pareten bila. Iritsi orduko jendea inguratu zaigu… AMIGO, AMIGO! Batek souvenir-ak ditu eta bestea Hassan omen da, guk ditugun eskaladako krokisak diseinatu dituena. Oso jatorra tipoa, dena esplikatu digu eta krokisa ikusita erabaki dugu nora joan: “Plage de Mousous”.


4 bide egin ditugu: 5+, 5c, 6a+ eta 6a+. Lehenak errazak ziren eta polittak. Beste biak ere polittak baina nibel altuagokoak. Nik estutu egin behar izan det pixkat eta igotzea lortu dut, baina Maitanek ezin izan du 6a+ igo, ta ez da izango saiatu ez delako e! hau neska egoskorra! “mekauen dios” batzuk bota eta etsi du azkenean… beste batean beharko, Inshala!

Eskalatzen gustura ibili ondoren, hor bertan zeozer pikatu eta koilare bat negoziatu det amatxorentzat opari (jakingo balu eginiko negoziazioa…). Todra-ko pasartea oinez ikustera joan gara, ikusgarria! 300m-ko paretak ditu. Te bat hartu eta hurrengo egunetarako planing-a egin dugu.


Erabaki ondoren, Dades aldera abiatu gara. Tinghir-etik pasa gara, ez gara gelditu baina oso politta dirudi. Paraje ederrak igaro ditugu Dades-era bidean:




Dades-era iritsi eta lo egiteko toki bila hasi gara. Herria “Typical Morocco”: merkatua plaza erdian, alde guztietan txiringoak, garraio mota guztiak kalean, kaosa… Kanping bat aurkitu dugu herri sarreran, goikaldean “Soleil Bleu” izenekoa. Toki lasaia, 7€ kosta zaigu kanpina eta dutxa. Gelak ere baditu nahi izanez gero. Te bat eskaini digute hemen ere eta ondoren afaltzera joan gara furgonetara. Gaur afari earra egingo dugu: tomate entsalada eta tortilla patata!!! Postrerako aukera zabala: flana, gazta eta intxaurrak… eta hau dena ardo on batekin lagunduta. Afalostean kafea, hierbas eta porroa, euskaldun modernoaren “kafe, kopa ta purua”, jajaja. Afari guzti hau asimilatu ondoren lotara, bihar bizikletan 2 eguneko ruta bat egitera atera behar dugu eta ez dugu ezer prestatu. Ondoloin!!!
Boulmane Dades




ABENDUAK 30, IGANDEA --> BOULMANE DADES (turismo furgonetaz)
Goizean goiz despertadoreak jo eta pereza handiarekin berandutu egin zaigu jaikitzea. Gosaltzen amaitzerako 9ak ziren jada. arropak prestatzen hasi eta nerenirepak gerran hasi dira, minez ohean etzan behar izan naiz berriro. Gauzak prestatzen segi dugu baina jada dudan ginen bizikleta bai/ez… komunera joan eta gosari eta bezperako afaria zulotik behera joan dira. Horrela garbi genuen ezin ginela inora abiatu, eta eskerrak!
Alternatiba moduan turismo pixka bat egitea pentsatu dugu. Dades-tik gora M´sehir herrirako errepidea hartu dugu, oso turistikoa, paraje ederrak baitira. 



Pixkanaka altuera irabaziz joan gara, Dades-eko “dado harriak” ikusi ditugu baita Turkian Cappadoccian dauden antzeko “txanpinoi” formazioak ere. 


Herri txiki ugari igaroz, argazki eleganteak atera ditugu goitik, Dades-eko haitzartera iritsi garen arte. Todrakoa baina txikiagoa da hau. Handik aurrera gora eta gora jarraitu dugu berriro ere M´sehir herrira iritsi arte. 




GPS-a piztu eta todra aldera pasatzen den mendiko pistan sartu gara (aurretik errepide bazterrean tripak hustutzeko geldialdia egin behar izan dugu). Pistan 4x4 espainol batzuk gurutzatu ditugu, Todra aldetik zetozenak. Bidea ondo dagoela esan digute baina 42km-ak egiteko denbora asko behar dela. 


Beraz, km gutxi batzuk aurrera segi eta bazkaltzeko toki egokia bilatu dugu. Ni leher eginda, chef-ak bazkaria prestatzen zuen bitartean manta gainetik bota eta lo kuluxka bat egiteko aprobetxatu dut. Erabat ahulduta, indarrik gabe… eskerrak ez garen bizikletan abiatu!


Bazkaltzeko zopa beroa eta arroza ilar eta atunarekin. Pentsa zer gaizki nengoen menditik behera heriotza gerturatu zaidala asto gainean: “Eman janaria edo neskatila hau eramango dut nerekin asto gainean!”. Ogitartean arroza eman diogu eta gustura asko hartu du atzapar latz eta zaildu horiekin. Oinetakoak ere… tela zati bat palmera hosto batzuekin eginiko lokarriek eusten ziotela. Emandakoa janez urrundu da bidean aurrera.


Gu ere txiringoa jaso bezain laster atzera berriz Dades-era abiatu gara. Dirudienez nire estomagoak bazkaria ez du ondo asimilatu eta herrian parada egin behar izan dugu, bazkaldutako guztiak botatzeko, herriko ume guztiak harriturik gerturatu zaizkigu… hau zirkoa!


Dades bailara



17:15ak aldera kanpinera itzuli eta ilunabarraz gozatzeko aukera izan dugu. 


Herrira jaitsi, telefono deiak egin, merkatuan erosketak egin eta afaltzera kanpinera itzuli gara aldapan gora. Afalostean “Snatch, cerdos y diamantes” pelikula jarri eta 10 minuturako seko lo geratu naiz.

ABENDUAK 31, ASTELEHENA à BOULMANE DADES – BOU THARAR (BTT 1ºEGUNA)
Distantzia à 63km         Desnibel (+) à 1505m                  Desnibel (-) à 1449m
Altuera max à 1924m                  Altuera min à 1525m
7ak aldera jaiki, gaurkoan fundamentuz, bizikletak muntatzen bukatu eta 10ak aurretik martxan ginen. Furgoneta kanpinean utzi dugu, bertan zainduko digute. Abiatu eta lehen 8km-ak errepidez egin ditugu. Oso eroso goaz, desnibel gutxirekin. Halako batean GPS-ak ezkerrera markatu du eta hemen hasi da mendiko pista. Lehenengo erreka lehortu batetik doa pista, leku politta, ez dago inor, isiltasuna, paisai lehorra, harritsua… ilargitik goazela dirudi. Orain arte ikusitakoarekin alderatuz, oso ezberdina. Baina betiere politta!



Pistan gora 2000m ingurura iritsi gara eta hemendik aurrera gora-beherak izango ditugu altuera honetan. Entrenamendu ederra hematokritoentzat. Maitane hor dator pixkat sufrituz, atzo pasatako egunak faktura pasa dio. Hala ere, badator isil-isilik egurra ematen, neska hau gorra da! 


Halako batean, aldapa handi bat jaitsi ostean herri batera iritsi gara. Beste aldera pasatzeko erreka bat gurutzatu beharra geneukan eta ume bat etorri zaigu gidari, limosnarik eskatu gabe, pasatzeko toki onena erakustera: bizikletak bizkarrean hartu eta enbor baten gainetik gurutzatu dugu. 



Hortik berriro aldapa gora, azken puntu altura iristeko. Gora-behera hauek asko nekatzen dute eta Maitane jada ez dago aldapa handietarako, ordu asko daramazkigu ia ezer jan eta edan gabe. Hotza egiten du eta horrek ez du laguntzen jateko eta edateko garaian.
Azken puntu altutik behera jaitsi eta aurrera jarraitzeko bi aukera ditugu: erreka lehortu baten kauzetik joan (motzena), edo pistatik goiko errepidera atera (luzeena). Ez dago diskusiorik, ABENTURA!! Hor sartu gara errekan gora harri txintxar artean. 1,5km dira, baina egia esan zaila dago, gurpilak harri txintxar artean hondoratzen baitira. Maitaneren indar guztiak hemen xahutu dira, “POWER OFF”. 


Errepidera atera eta paseotxo baten ondoren, 6km-ko pista batek Amezger-eko haitzartera eraman gaitu. Bertan, eskolatik bueltan etxera doazen ume batzuekin topo egin dugu, 2 orduko bidea dute etxera. Oso polita pasarte hau, lasaia, ez baita batere turistikoa. 


Argazki batzuk atera, zeozer pikatu eta indarrak berreskuratu ondoren, eguneko azken zatiari ekin diogu. Etorri garen errepide zatia berriro berregin eta Bou Tharar arte errepidez jarraitu dugu, ea zer aurkitzen dugun! Urte zahar gaua estalpean pasa nahi dugu behintzat!



Bou Tharar-era iritsi eta lehen inpresioa oso ona izan da, herri politta dirudi, hau ere “Typical Morocco”: dendak, tailerrak, harategia… dena kalean bistan. Mendian kokatzen da eta nekazal giroa nabari da. Iritsi orduko hemen ere kaosa: kamioiak, astoak, jendea… denak kalean pasa ezinik. Gizon batek geratu nau, ea nongoak garen, nondik gatozen… betikoa. Ba suertez, “Riad” baten ondoan gaude, “Riad Berber”. Barrura sartu eta itxura oso ona du. Logela erakutsi digu (komuna eta dutxarekin) eta pentsio erdian 20€-tan utzi digu. Regateatu gabe, ADOS! Iujuuu! Urte zaharra ederki pasako deu, gainera festa omen dago gauean. Bretoi talde bat dago, 3 famili, 18 pertsona guztira, eta hauentzat festa bereber tipiko bat omen dute prest. 



Herritik buelta bat eman eta lehen herri sarreran geratu nauen tipoak te batera gonbidatu gaitu bere dendara. Porro bat lasai egiteko esan dit, ez dagoela arazorik. Orduan “kortina” bota du inork ez molestatzeko eta tratuan hasi gara. Mineral bat gustatu zait, eta regateo intentso baten ondoren, erdi prezioan lortu dut. Tratua eginda Riad-era bueltatu gara afaltzera. Arratsaldean iritsi garenean, arkume/ardi bat ikusi dugu larrutzen. Gure gaurko afaria! Maitaneri ez dio grazia handirik egin… Te bat hartu dugu familiarekin: umea, amona, anaia, neska… beraien etxeko egongelan, eta afaltzen ere bertan eman digute, frantzesetatik aparte. Pena ezin garela familiarekin hitzez komunikatu, frantzesa ez baitute ulertzen. Tratu espeziala eman digute eta menua ere konpletoa: zopa marrokiarra, tripakiak eta arkumea. Tripakiek ez digute grazia handirik egin: niri ez zaizkidalako gustatzen eta Maitaneri berriz, tripak dauzkan bezala edukita ez zaizkiolako komeni. Baina isil-isilik platereko guztia bukatu dugu. Earki afaldu deu! Ez genekien zer topatuko genuen eta bat-batean honelako Riad-a, etxeko tratua, afaria, gaueko festa… Hau la ostia da! “Morocco nunca deja de sorprender”! 



Afalostean,  bertako 10 bereber beraien arropa tipikoa jantzita abesten eta dantzan hasi dira. Bretoiak, familia eta gu jardineko suaren bueltan ibili gara sua ospatzen. Frantsesak jada erdi moxkorrak, bertako orujo tipikoa “agua de figes” edanez. Guri ere eman digute probatzeko baina oso fuertea da. 23:30ak aldera ohera joan gara, nekaturik baikeunden. Gure etxean jada 2013 da! URTE BERRI ON DANOI!!!

URTARRILAK 1, ASTEARTEA à BOU THARAR – BOULMANE DADES (BTT 2ºEGUNA)
Distantzia à 52,50km                   Desnibel (+) à 647m                    Desnibel (-) à 628m
Altuera max à 1627m                  altuera min à 1434m
2012.urtea bizikleta gainean amaitu bagenuen, urte berriari ere horrelaxe eman diogu hasiera. Atzo Tam-Tam doinuek lokartu gintuzten, eta gaur goizean, atzo gauean orujo bereberea edanda dantzan zebiltzan frantses goiztiarrek esnatu gaituzte. Beste behin ere gosari eder batekin hasi dugu urteko lehen eguna: berduraz beteriko tortak, mermelada, tea, gazta, kafea, ogia… nire tripak oraindik ez daude oso sano eta atzo gaueko afariak ez zien batere mesederik egin!



Jantzi, bizikletak prestatu, hoteleko nagusiaz eta dendako negozianteaz agurtu eta Kelaa M´Goun aldera abiatu gara Valle de las Rosas bailaratik. Gaurko etapa gehiena maldarik gabea eta asfalto gainean dugu.


Goizeko 10ak baino lehen irten gara. Laino ilunak goizean goizetik, ekaitz arriskua… Gozatuz, paisaiaz disfrutatuz, arin eta atseginak izan dira Kelaa M´Goun-erako km-ak, guztira 28km. Izenak dioen bezala, bailara honek arroxa koloreko arrokak ditu, argiago, ilunago… toke ederra ematen diotenak.





Kelaa M´Gouna, a ze kaosa herri honetan! Merkatua plazan, txiringitoak iskin guztietan… eta bailara honetako produktu tipikoak: agua y aceite de rosas, mineralak… Kelaa-tik Dades-era dauden 24km-ak errepide nagusitik egin ditugu. Abentura hutsa, kotxeak gertu-gertutik aurreratzen, kea, zarata, arriskua…
Eguerdiko 12:30etan heldu gara kanpinera bueltan. Dutxa bat hartuz higienizatu, alforjak hustu eta kanpinetik atera gara. Herrian parada egin, datilak (5kg= 7,50€), ogia, ura erosi, telefonoz etxera deitu eta Ouarzazate aldera abiatu gara. Bidean, txiringito batean geratu gara aetxerako gauzak erosten. Jabea atera zaigu “Hola, bienvenidos a la Casa de Alibaba, pero sin los 40 ladrones!jeje” esanaz. Egia esan ala zirudien, denetik aurki daiteke bertan. Tajine bat, tetera basoekin, aceite eta agua de rosas erosi ditut. Guztira 285 Dr. Guk 240 Dr genituen eta falta zena Franziskaner botila batengatik negoziatu diogu. Behingoagatik palo bat sartu diogu moro bati, guk 1€ ordaindutako zerbeza 4,50€-tan saldu diogu, iujuuu!
Beste behin ere ordubete galdu dugu eta azkenean 16:30etan atera gara. Ouarzazatera ilunabarrarekin batera ailegatu gara. Bertan, oesteko pelikulak grabatzen dituzten zona bat dago, Gladiator-eko zati bat ere bertan grabatua da.


Hemendik Zagora aldera, nire tripak oraindik mugituta. Hau komeria! Zagora gurutzatzen ari ginela bi tipo gerturatu zaizkigu motozikleta batean furgoneta ondora. Iskinean geratu eta ea beraien kanpinean lo egin nahi dugun esan digute eta guk ezetz-. Insistituz, beraien “palmeralera” eraman gaituzte. Kutxitril bat zirudien, gainera itxita zeukaten, ez zegoen inor… Hauek atzean utzi eta hegoaldera jarraitu dugu, gaua “Dunes D´Tinfou”-n pasa nahi bagenuen (Zagoratik 25km-ra)
Afalordurako iritsi gara bertara. Berriro arroza eta platanoa jan ditut. Ea zer moduzko gaua pasatzen dudan…

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina