2013/04/17

MAROKO 2012ko GABONAK (3.zatia)

URTARRILAK 2, ASTEAZKENA à DUNES D´TINFOU – DEMNATE
Goizean duna artean esnatu gara, hau parajea! Gosaltzeko prestatzen ari ginela bertako bat hurbildu zaigu 2 gamelurekin. Bidai bat eskaini digu duna artean, baino ezetz esan diogu (ez da gomendagarria ipurdian bizikletako agujetak edukiz gero!). Gurekin gosaltzera gonbidatu dugu eta gustura hartu du kafea gurekin. Argazki batzuk atera ditugu berarekin eta gameluekin.

Ondoren, berriro iparralderantz abiatu gara. Zagoran farmazian geratu beharra izan dugu eta aurrera jarraitu dugu. Zagoratik irten eta berehala Dra bailarako miradore batera iritsi gara, ikusgarria da! Dena desertikoa da baina erreka inguru guztian palmeralak daude. Baso artean pistak nabari dira eta kuriositatea piztu zaigu ea hor barruan zer ote dagoen… Beraz, GPS-a piztu eta barrura! Ea zer aurkitzen dugun (orain ere liatu gara…)




Palmerala oso politta, landaredi asko, baratzak, kanalak… Pista oso estua da eta leku askotan kurbak hartzeko maniobratzen edo zuloetan harriak jarrita pasatzen ibili behar izan dugu. Sekulako hautsak harrotzen ditugu pasaeran. Furgonetak “Paris-Dakar”-eko kotxe bat dirudi hautsez josita! Zerri eginda dago, gainera hautsa barruraino sartzen da. 


Halako batean erreka batera iritsi gara eta pistak erreka erdi erditik gurutzatzen du! Toma! 4x4-ak bezala gabiltza! Erreka pasa eta hondarretan barrena gabiltza, kurba bat aldapa gora… Ezin gara aldapa erdian geratu, beraz, gas a fondo! Ta hor goaz “anda la ostia” batean!jejeje. ondo pasa dugu, egia esan ederki dabil furgoneta hondarretan. Denbora dexentez aurrera egin eta gero, herrixka batera iritsi gara. GPS-ak bertatik markatzen du, beraz, aurrera! Hau eromena!! Herriko ume guztiak gainera etorri zaizkigu: leihotik sartu nahian, bizikletan zintzilikatuz (botilinak kendu dizkigute), furgoneta parean jarriz… SOKORROOOO!!!! Gainera herrian bidea estutu egiten da eta ez gara pasatzen, buelta erdia eman eta ume guztien tartetik pasa behar berriro ere, ai ama!!!! Azkenean lortu dugu herritik ateratzea, honek Maroko beharren “Africa profunda” ematen zuen…


Palmeraletik beste aldera atera gara eta dena argitu da. Ez dago ezer kilometrotan. Nahi duzun norabidean gidatu dezakezu, hau askatasun sentsazioa! 


Noraezean ibili ondoren, duna txiki batzuk ikusi ditugu eta bertan sartu gara, furgoneta eta gurpilak proban jartzeko. Ez doa “CAT-CAT” bat bezala baina ondo dabil. Haima batzuetara iritsi gara eta bertako mutil gazteak te batera gonbidatu gaitu. Berarekin solasaldi eder bat eduki ondoren behingoz Ouarzazate aldera jarraitu dugu. Ea ez garen gehiago entretenitzen, zeren hemen te baten gonbidapenak gutxienez ordubete irauten du!jajaja.



Zagora berriro pasa eta Agdz herrian geratu gara bazkaltzen, oilasko earra patata eta arrozarekin. Jada berandu da eta ez dugu astirik Ouarzazate ikusten geratzeko, lastima ze politta dirudi. Beste batean, Inshala!


Demnate aldera hartu eta mendiko errepidean sartu gara, bidea goraka hasi da eta asko ari da okertzen… 130km egiteko 3 ordu pasa ditugu. Kilometro batean 25 kurba kontatu ditugu! Atera kontuak… gaueko 9tan iritsi gara Demnatera. 




Bertan afaldu nahi dugu baina dagoeneko dena itxita dago. Beraz, aurrera jarraitu dugu eta herri sarrerako gasolindegi batean aparkatu dugu furgoneta gaua bertan pasatzeko. Leher eginda gaude, egun osoa kotxean… Ez nuen inoiz esango gasolindegi marroki batean geratuko nintzenik lotan, baina hau egia esan nahiko ondo dago eta lasaia dirudi, komunak eta dena ditu! Bihar Ouzoud-era ez dira kilometro asko geratzen. Bihar arte!

URTARRILAK 3, OSTEGUNA à DEMNATE – CASCADES D ´OUZOUD
7:30etan esnatu eta pereza pixka baten ostean ohea jaso eta beste leku batera mugitu gara gosaltzera lasaiago egoteko. 



Ouzoud herrira iritsi eta korrika-turismorako ekipazioa prestatu dugu. Bertan 6km-ko ruta bat dugu ur-jauzien inguruan. Oso paraje polittak dira, landaredi berde ugaria eta sekulako urjauzia! 100m-ko altuera du, 3 nibeletan banatua.


Paseo “lasai” bat izan behar zuen ruta okertzen hasi da. GPS-a jarraitzen ari gara, baina bidezidorra amaitu eta “campo a través” goaz beste behin ere zuhaixka artean. Bat-batean amildegi bat, eta GPS-ak bertatik markatzen du. Rutari kasu eginez bertatik goaz, ahuntzak bezela gabiltza! Zein kristok egin ote zuen ruta hau? Behera jaitsi eta baratze batzuen erditik goaz eta! (R932 rutaren vendetta izan da hau,jejeje!! Hala ere ez da arrimatzen, oraindik zorretan zaude Maitane). 



Jarraika putzu batzuetara iritsi gara, hemendik behera leku polit bat markatzen du eta hara goaz. Bat-batean haitzarte elegante batera iritsi gara eta bidea bukatu da: harriak, putzuak, zuloak… ikusgarria! Argazki batzuk atera eta buelta hartu dugu GPS_ak markatzen zuen bidetik. 

Lehenago topatu dugun Rastafari batekin elkartu gara berriro eta te batera gonbidatu gaitu. Aurrera goaz, txiringo, erreka, zubitxo eta fauna/flora artean. Oso politta da ingurua, Thailandia dirudi.



Ur-jauzien azpikaldera iritsi garenean, taka, argazki kamera bateria gabe geratu zaigu! Toki paregabea! Bazkalostean berriro etorri beharko gara. 



Ur jauzi handiaren azpian ibili ostean bertan dauden txiringo batean geratu gara bazkaltzera. Makako alu batzuk dabiltza, hasieran barregarriaak dira, baina azkenerako ederki nazkatu gaituzte, ezin patxadan bazkaldu, ogia lapurtu digute lotsagabe horiek mahai gainera igota! Jatetxeko jabeak uxatu ditu baina hala ere bueltaka dabiltza. Barazki eta oilasko tajine ederra jan dugu. Bazkalostean 2.bateria hartu eta falta ziren argazkiak atera ditugu.
 


Arratsaldean “Suarces” manantiala ikusi nahi genuen. Bertara joateko pista hartu dugu eta merkatu marroki-marroki batekin topatu gara erreka bazterrean baso baten erdian! Hau eromena, olibaren bendimia hasi da eta denak azeitunak biltzen ari dira. Pistak aurrera jarraitzen du baina laster erreka batera iritsi gara eta hemendik bai ezin dugula pasa, beraz, buelta erdia hartu, berriro merkatuaren erditik pasa eta kanpinera joan gara “Camping Zebra”. Gela (komun gabe) + afaria + gosaria 250Dr. Oso gomendagarria kanpina, Maroko osoko komun/dutxa txukunenak dauzka! Gainera beharra dugu, 3 egunetan zehar hautsetan ibilita zerri eginda geratu gara… BEHAR DUGU! Afeitatu, dutxatu, higienizatu… ondoren, kanpinean afaldu dugu. Jabeak holandesak dira, 6 urte daramazte hemen. Eta beraiekin tertulian egon ondoren lotara goaz. Hori bai, lehenik eta behin ohera sartu aurretik Maitanek estufa ondoan hanka hotz horiek berotu beharko ditu!!!

URTARRILAK 4, OSTIRALA à CASCADES D´OUZOUD – ASSILAH
Gaurkoan Maroko iparralderaino joateko asmoa dugu, kostara, Assilah-ra. Errepidean km mordoa egitea tokatzen zaigu. Beraz, goizean lasai esnatu ondoren (ederki egin dugu lo “chambres” honetan) gosari mundiala egin dugu: kafea, etxeko tortitak, tostadak gurin eta mermelada ezberdinekin, kesitos, olioa, arrautza egosia eta nozilla! Dioss, hau gosaria! Nondik hasi ere ez genekien, zerbitzaria bandejak ekarri eta ekarri ari zitzaigun!



Digestioa egin artean, diarioa eguneratzeko aprobetxatu dugu eguzkitan kanpineko jardineko eserlekuan. Kanpina ordaindu eta errepidean jarri gara. Paisai ederrak pasa ditugu: laku handi abt, mendiak, errekak… errepide bazterrean laranjak saltzen edonon, eta hemengo laranja zukuak ikaragarriak direnez txiringo batean geratu gara: ea zenbat balio duen laranja kiloak? Kiloak 6 Dr balio duela esan digu. Hasieran 27 kilo hartu ditugu eta 170Dr kobratu nahi zigun, baina negoziatu ostean (ia kriston kalloa daukagu) 30 kilo laranja 150Dr-etan erosi ditugu, hau da 1kilo 0,50€ baino gutxiago.


Aurrera jarraituz Kasba Tadla herrira iritsi gara 3ak aldera. Bazkaltzeko leku bila gabiltzala taberna “typical Morocco” bat topatu dugu: entsalada, oilaskoa, ogia, ura eta tea 60Dr kobratu dizkigute! 6 euro! Zer da hau? Bakoitzak 3€ baino gutxiagoan bazkaldu dugu, sinestezina dirudi…
Deskantsu txiki honen ostean berriro errepidean jarri gara km-ak aurreratuz. Lautada berdeak bi aldetara, zelai zabalak… Ustez bide honek ez zuen inongo ezustekorik eskaini behar, errepide erdian artalde bat azaldu arte! Maitane zihoan gidatzen, eta juxtu momentu horretan errepideari ez dio arreta jarri nik buila egin arte, KONTUZ ARDIAK!!! Egoera honelakoa zen: Maitane despistatuta, nik ardiak gainean ikusten nituen eta artzaina kunetatik builaka eskuak altxatuta frenatzeko esanaz. Halako batean Maitanek erreakzionatu du eta tope frenatu du!ññiiiiiii…. hau eskapada egin dutena ardiek, azken ardia behintzat larri zen! sustoaz errekuperatu ondoren (kosta zaio Maitaneri buelta ematea)




 Assilah-ra jarraitu dugu eta gaueko 9ak aldera iritsi gara. Zuzenean “Playa de las Cuevas” aldera jo dugu. Pista gaizki dago eta berriro “CAT_CAT” moduan ibili ostean belaze baten ondoan geratu gara. Toki ederra afaldu, lo eta bihar goizean esnatzeko! Afariko ardoarekin pixkat moxkortu gara eta txorrada batzuk esan ondoren, lotara goaz. Bihar azken eguna MOROCCON!! Oooohh! Bueltatuko gara INSHALA!!

URTARRILAK 5, LARUNBATA à ASSILAH – TARIFA
Azken egunetan bezalaxe, gaur ere 7:30etan jo du iratzargailuak. “La pesada de las mañanas” pelmada ematen hasi naiz dagoeneko. Nahikoa lo eginda nintzen. Manta artetik 8ak aldera egunsenti ederra ikusteko aukera izan dugu. Goizero bezala pereza handiz neukan aldameneko hartz lotia. Goxatzeko musika jarri eta masajetxo bat eman diot. Eguna horrela hasi daiteke!
Gosaltzeko txiringoa montatzen hasi garenean Hamuda gerturatu zaigu, bere lagunaren ardiak eta behiak zaintzen zebilen gizon bat. Gosaldu bitartean berarekin tertulian egon gara. Baserriko bi sagar eman dizkiot jateko, gustura asko hartu ditu! Udan asto batekin aritzen omen da lanean “Steven”, umeei asto gainean paseoak eginaz. TAK-eko bixera bat ere oparitu diot, jantzita zeukana 3 urtean omen dabilki, zeharo hautsita. Hondartzara goazela esan diogu. Berak, lasai joateko, furgoneta zainduko digula eta bitartean.


Korrikarako arropak jantzi, hondartzara jaitsi, toaila eta bainujantziak txoko batean utzi eta hondartzan zehar korri egitera joan gara. 



Argazki batzuk atera, ustegabeko marea igoerarekin zapatilak busti eta itsas karakola batzuk bildu ondoren buelta erdia hartu eta berriro beste puntaraino joan gara. Itsasbehera denean alde hontan dauden kobetara joatea posible da. 




Ordubeteko korrika saioaren ostean, bainujantzia jarri eta putzura! Fresko zegoen eta itsasoak indar handia zuen. Sinestezina, urtarrilak 5 eta hondartzan korrika, bainatzen… egia esan bidai honetan eguraldi eta egoera oso ezberdinak bizitzeko parada izan dugu.



13etan berriro furgonetara igo eta hantxe zegoen Hamuda zintzo-zintzo gure zain. Agurtu eta herrira joan gara bazkaltzera “La Place” jatetxera. Wifi duenez, ferryaren ordutegiak eta emaila begiratzeko aprobetxatu dugu. Bat-batean izugarrizko zalaparta jatetxean; arratoi bat sartu da barrura! 3 zerbitzari bere atzetik korrika, ostikoka, zapalduaz mahai azpitik bueltan… akatzea lortu duten arte.
Bazkalostean medina aldera joan gara, larruzko poltso bat eta gamelu figura bat erosi nahi genituen. Ez da erraza izan negoziaketa, kosta zaie prezioa jaistea… Euskaldun batzuekin ere topatu gara! Bidai osoko lehenak!
16ak jota Tanger aldera abiatu gara, autopistatik Tanger-era sartzean a ze kaosa! Kosta zaigu herria gurutzatu eta portura iristea. 17:15etan iritsi gara eta 18etan da ferrya. Aduanan, poliziaren postuan izugarrizko kola pasaportea seilatzeko. Atso bat zegoen, 20€ emanez gero segituan tramitatzen dizute baina bestela denbora pila itxaron beharra. Hemen dena negozioa da!
Halako batean, gurea egindakoan scanner-eko kolan jarri gara. Kolan geunden bitartean segurata gurekin tertulian, katxondeoan, en fin! Bere mobileko bideoklipak eta guzti erakutsi dizkigu. Azken momentuan ere Marokok harritu behar gintuen…
18:15 ziren. Ferryko aparkalekua beteta. Ez garela bertan kabitzen ohartu gara. FRS Ferryko langilea gerturatu zaigu, 19:00tako ferryari itxaron behar diogula esanaz “pero en horario marroquí” gaineratu digu. Ondo asko dakigu horrek zer esan nahi duen…


Afaltzeko eta egunerokoa idazteko aprobetxatu dugu. 19:15etan iritsi da ferrya portura eta 8ak aldera hasi gara sartzen. Sartzera gindoazenean lehenagoko langileak ferrya 22:00etan irtengo dela esan digu. Zer? Ez da posible! Aduanan jende asko dagoela eta ordura arte ez dela abiatuko. Barrura sartu, eta pazientzia handiz ordura arte atzeratuta genituen eguneroko anekdotak idazten aritu gara.
Azkenik, 22:45tan abiatu gara Afrikatik Europara, Marokotik Euskal Herrira, oporretatik eguneroko bizimodura…


BUKATU DA ABENTURA!!!!

P.D: Ibilbideen mapa eta informazio teknikoa hurrengo link-ean argitaratuko dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina