2013/05/16

RAID Arratia

Asteburu honetan izan dugu denboraldi honetako bigarren Raid proba. Oraingo honetan Bizkaiako lurretan ibili gara, Areatzan hain zuzen ere.

Ostiralean arratsaldean bertara gerturatu eta herriko eskolan zegoen parking-ean akanpatu genuen asteburu osorako furgoneta. Bizikletei azken ukituak eman, patinak probatu eta herriko plazara gerturatu ginen. Pintxo-pote earra egin genun bertako tabernetan, anbiente bikaina, herri txikia izanik ere ez zegoen jende faltarik pintxoen inguruan!

Hoi estiloa patinetan!!!!
Dortsalak hartu eta afaltzera itzuli ginen furgonetara. Ordurako talde gehiago ere gerturatuak ziren: Ekin Raid-ekoak, Basque Adventure-koak... afalostean hauek denekin tertulian egon eta lotara sartu ginen. Goizeko 7ak. Jaiki, gosaldu eta trasteak prestatzeari ekin genion. Patinak, bizikleta eta zapatillak lehenengo trantsizioan uzteko, beste zapatillak eta jateko zerbait bigarren trantsiziorako... Izan ere, oraingo honetan 4 etapa burutu behar genituen, proba berezi dexenterekin:
- E1: herri barneko orientazioa, patinak, memoria proba, norabide bidezko orientazioa, herri kirolak eta 10km-ko trekking-a.
- E2: BTT 12,5km + tiro con arco.
- E3: Trekking 15km
- E4: BTT 32km.
Areatzako frontoira eraman genuen lehen trantsizioko materiala. Plazan roadbook-a hartu eta etapa bakoitzeko puntuazioa begiratu genuen. Guztira 75 puntu, gehienak 1. eta 3. etapetan banatuta. Horren arabera, gutxi gora-beherako denbora banaketa egin genuen etapa bakoitzerako.
Talde guztiak elkartu ginenean, bilera teknikoa izan genuen plazan. Ondoren, 10etan probari hasiera emateko.
Lehen etapari herri orientazioarekin eman genion hasiera. Proba asko tartean, orientazio modu ezberdinak, txingak, zaku karrera... uste baino lehen amaitu genuen eta jarraian lehenengo trekking-ari ekin genion. Lokatza nonahi genuen, sasiak ere ez ziren falta noski!!! Mutil ekipo batzuekin aurrera eta atzera ibili ostean, azken jaitsieran aurreratu eta Arteara jaitsi ginen. Bertan memoria proba bat, patinak jantzi eta Areatzara buelta patinen gainean.
2 ordu pasatxoan burutu genuen 1.etapa, baliza guztiak puntuaturik! Frontoian patinak utzi, bizikletak hartu eta 2.trantsiziora abiatu ginen. 12km baina desnibel askorekin batez ere ibilbidearen bigarren zatia, aldapa gogorrak tartean. Pentsatzen genuena baino denbora geixeago behar izan genuen trantsiziora iristeko, baina hemen ere puntu guztiak eskuratuta!

 
Bizikletak utzi eta beste proba berezi bat: tiro con arco. Dianari emateko 3 aukera. "BeƱat, punteria lantzen hasi beharko dezu!" 3 aukerak huts egin ostean baliza baten bila joan behar izan zuen, bertan eragiketa matematiko bat egin eta erantzun egokia antolatzaileari esan.
Honen ostean E3 hasi ginen, bigarren trekkinga. 15:30ak zen ordu muga etapa hau burutzeko, beraz, 2 ordu inguru genituen. Etapa politta, paraje ederrak, eta zorte ikaragarria, baliza gehienak aurrenekoan topatu baikenituen. Puntu guztiak eskuratu genituen bat izan ezik.


Berriro trantsiziora itzuli eta azken etapari hasiera emateko prest ginen. Jada 5,30 ordu generamatzan, nekea nabaritzen hasia, hanketan frexkura falta. Proba guztia amaitzeko 1,30ordu geneuzkan, eta 32km egin beharra puntu guztiak eskuratu nahi  bagenituen. Ezinezkoa zenez, azken etapa honetan baliza erdiak hartzea planteatu genuen, 16tik 8 puntu. Denbora aseguratuz helmugara 7 orduren azpitik iristeko.


Azkenik, 6:40 orduko denborarekin 2.postuan amaitu genuen, guztira 66 puntu lortuta. Oso gustura eginikoarekin, aurreko probako arantza hori kentzeko balio izan zigun. Eta sari bezala Areatzako bainuetxean zirkuitu termal bat eta bazkaria!!!

Eskerrik asko antolatzaileei eta bainuetxekoei, igandean aprobetxatu genuen eman zeniguten saria!!!!

P.D. Proba ostean nahiko lan izan genuen bizikletak eta bakoitzaren 3 zapatila pareak garbitzen!!!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina