2013/07/18

Kolonbiatik...

10 egun inguru dira dagoeneko ozeano atlantikoa gurutzatu genuenetik. Abentura batzuk izan ditugu dagoeneko. Hasteko Madrileko aireportuan ez ziguten enbarkatzen utzi nahi bueltako billeterik ez geneukalako. Eta Kolonbian etorkin ilegal moduan geratzen ez ginela justifikatzeko beste hegaldi bat hartzera behartu gintuzten Ekuadorrera, ondoren kantzelatu genezakeena. Eta horixe egin dugu.




Aurreneko 3 egunak Bogota hiriburua eta inguruak ezagutzen igaro ditugu. 2600metroko altueran kokaturik dago, eta hiriburutik at, paisaiak Euskal Herria dirudi, zelai berdeak, mendi ugari... Montserrate mendira ere igo ginen, Diana izan genun gida turistikoa. 3200metroko altuera du. Beratatik hiriburu osoa ikus daiteke.





Behera jaitsi ondoren zentro historikoa eta beste txoko batzuk ezagutu genituen: Bolivar Plaza, Parlamentua, Chorro de Quevedo (zona bohemikoa)...





Hurrengo egunean Zipaquira herrira joan ginen, bertan aurkitzen baita Kolonbiako lehen marabilla diotena, Gatzezko katedrala, lur azpian dago, 180metrotan. Hau bisitatu ostean bazkari ederra egin genuen.





Hurrengo egunean hegaldi bat hartu genuen, Karibear kosta ezagutzeko gogoz baikeunden. Barranquillako familia bisitatzeko aprobetxatu genuen bide batez, eta beraien etxean hartu gintuzten egun horietan.



Handik toki ezberdinak bisitatu ditugu: Santa Marta eta bere inguruak (batez ere Taganga oso gomendagarria), Cartagena (hiri koloniala da, harresiz inguraturik du alde historikoa, oso ondo zaindua).

Barranquillan eskola bat bisitatzeko aukera ere izan dugu. Oso auzo pobrean aurkitzen da, azpiegitura minimoak dituzte baina beraien harrera onak eta ikasteko gogoak ez du mugarik. Gure bidaiaren berri eman genien gelaz gela eta proiekzio bat ere erakutsi genien, Beñatek lehengo urtean motoz Europan barrena eginiko bidaiarena. Harriturik begiratzen ziguten gure asmoen berri emandakoan.













Barranquillan ere txoko ugari ezagutzeko aukera izan dugu, baita garraio mota ezberdinak probatzekoa ere. Izan ere, hemengo trafikoarekin errepidean ibiltzea ez da oso segurua...

Barranquillako argazki batzuk:



Santa Marta eta Tagangako hondartzak:




 Cartagenako parte historikoa:








 Bizikletaz bidaiatzeko beste modu bat ere bilatu dugu, nekatu gabe gainera. Ea gustatu eta horrela egingo ditugun hurrengo kilometroak......


2013/07/02

Azken prestakuntzak

Abentura bidaia honi ekiteko geratzen diren azken egunak kontatzen hasiak gara jada. Azken hilabete hau material guztia bildu, bizikletak prestatu, papeleo asuntoak ondo lotu... egiten nahiko okupatua daramagu. Dena ondo loturik utzi nahi abiatu aurretik!

Ingurukoen agurrak ere izan ditugu jada. Lehena Ibarrako Gazte Festetan kuadrilakoek egin zidatena. Ederki pasa genuen, lotsak alde batera utzi, kulote eta peluka jarri eta pista jolasak egiten ibili ginen ostiral iluntzean. Ondoren poteo majo bat, ederki afaldu eta parranda earra beste behin ere Ibarran. Eguna argitu baino lehen ezin etxera erretiratu eta orduan ere...kostata!

Sanjuanen aurreko astea material guztia elkartu eta prest jartzen pasa genuen. Hauxe da eraman beharreko guztia. Gure buruhaustea: Nola demontre sartu behar dugu hau dena alforjetan?


Ba bai!! helburua lortu genuen. Uste baino errazago kabitu zitzaigun dena. Hori bai, atzean zenbat kilo daramatzagun...hobe ez jakitea!!


Sanjuanetako asteburua, berriz, bizikletak hartu eta proba txiki bat egiteko baliatu genuen. Hego Amerikara daramagun material guztia alforjetan kargatu eta Nafarroa aldera joan ginen. Ibarratik abiatu eta Lizartza, Betelutik barrena Lekunberrira. Ederki kosta zitzaigun Azpirotzeko portua igotzea... Beruetera iritsi eta bertan herriaren gaikaldean montatu genuen kanpamentua.


Kasualitatez hemen ere sanjuanak ospatzen omen dira eta erromeria eduki genuen goizalderarte herriko plazan. Guk kanpinean geratzea erabaki genuen, bestela... euria ere hasi zuen gauerdian eta goizean esnatzerakoan ere euripean ginen. Hobetuko zuen esperantzan egon ginen kanpindenda barruan eta atertu zuela ikusitakoan ahalik eta azkarren traste guztiak bildu eta herriko eliza aterpera joan ginen gosaltzera (ia bazkaltzeko ordua ere bazen baino!)



Beruetetik Ibarrarako bidea Jaunsarats, Ezkurra, Leitza, Berastegi igaroz egin genuen. Beste txirrindulari batzuk ere topatu genituen, asteburu pasa zebiltzanak. Eskerrak asteburuko proba txiki hau egin genuen, hainbat sorpresa izan genituen eta:
- Beñaten aurreko gurpila izugarrizko holgurarekin aldapa behera.
- Aurreko gurpileko portabotillin handietatik botilak alde egiten dute.
- Nire alforjek tarteka gurpila jotzen dute.
- Eroriko bat ere izan genuen eta nire retrobisorea hautsita (Beñat, ikasi zuzen ibiltzen eh!jeje).
- ...
Beraz, astean zehar nahikoa lan izan dugu hori dena ondo jartzen.

Bizikletak dagoeneko desmontatu eta kaxan sartuta daude, abiatzeko prest! Gainerako gauzak ere gehienak lixto!
Hala ere azken momentuan maletan sartu beharrekoak ere izango ditugu. Larunbat honetan azken Raid-a jokatzen baitugu Oñatin. Abenturan abiatu aurretik azken abentura proba Euskal Herrian (trekking, eskalada, orientazio akuatikoa, espeleologia, btt, rappel...)

Hurrengo post-a Kolonbiatik idaztea espero dugu...hango istorioen berri emanaz.

Ondo bizi bitartean jente!!!!!!!