2013/07/02

Azken prestakuntzak

Abentura bidaia honi ekiteko geratzen diren azken egunak kontatzen hasiak gara jada. Azken hilabete hau material guztia bildu, bizikletak prestatu, papeleo asuntoak ondo lotu... egiten nahiko okupatua daramagu. Dena ondo loturik utzi nahi abiatu aurretik!

Ingurukoen agurrak ere izan ditugu jada. Lehena Ibarrako Gazte Festetan kuadrilakoek egin zidatena. Ederki pasa genuen, lotsak alde batera utzi, kulote eta peluka jarri eta pista jolasak egiten ibili ginen ostiral iluntzean. Ondoren poteo majo bat, ederki afaldu eta parranda earra beste behin ere Ibarran. Eguna argitu baino lehen ezin etxera erretiratu eta orduan ere...kostata!

Sanjuanen aurreko astea material guztia elkartu eta prest jartzen pasa genuen. Hauxe da eraman beharreko guztia. Gure buruhaustea: Nola demontre sartu behar dugu hau dena alforjetan?


Ba bai!! helburua lortu genuen. Uste baino errazago kabitu zitzaigun dena. Hori bai, atzean zenbat kilo daramatzagun...hobe ez jakitea!!


Sanjuanetako asteburua, berriz, bizikletak hartu eta proba txiki bat egiteko baliatu genuen. Hego Amerikara daramagun material guztia alforjetan kargatu eta Nafarroa aldera joan ginen. Ibarratik abiatu eta Lizartza, Betelutik barrena Lekunberrira. Ederki kosta zitzaigun Azpirotzeko portua igotzea... Beruetera iritsi eta bertan herriaren gaikaldean montatu genuen kanpamentua.


Kasualitatez hemen ere sanjuanak ospatzen omen dira eta erromeria eduki genuen goizalderarte herriko plazan. Guk kanpinean geratzea erabaki genuen, bestela... euria ere hasi zuen gauerdian eta goizean esnatzerakoan ere euripean ginen. Hobetuko zuen esperantzan egon ginen kanpindenda barruan eta atertu zuela ikusitakoan ahalik eta azkarren traste guztiak bildu eta herriko eliza aterpera joan ginen gosaltzera (ia bazkaltzeko ordua ere bazen baino!)



Beruetetik Ibarrarako bidea Jaunsarats, Ezkurra, Leitza, Berastegi igaroz egin genuen. Beste txirrindulari batzuk ere topatu genituen, asteburu pasa zebiltzanak. Eskerrak asteburuko proba txiki hau egin genuen, hainbat sorpresa izan genituen eta:
- Beñaten aurreko gurpila izugarrizko holgurarekin aldapa behera.
- Aurreko gurpileko portabotillin handietatik botilak alde egiten dute.
- Nire alforjek tarteka gurpila jotzen dute.
- Eroriko bat ere izan genuen eta nire retrobisorea hautsita (Beñat, ikasi zuzen ibiltzen eh!jeje).
- ...
Beraz, astean zehar nahikoa lan izan dugu hori dena ondo jartzen.

Bizikletak dagoeneko desmontatu eta kaxan sartuta daude, abiatzeko prest! Gainerako gauzak ere gehienak lixto!
Hala ere azken momentuan maletan sartu beharrekoak ere izango ditugu. Larunbat honetan azken Raid-a jokatzen baitugu Oñatin. Abenturan abiatu aurretik azken abentura proba Euskal Herrian (trekking, eskalada, orientazio akuatikoa, espeleologia, btt, rappel...)

Hurrengo post-a Kolonbiatik idaztea espero dugu...hango istorioen berri emanaz.

Ondo bizi bitartean jente!!!!!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina