Aurreneko 3 egunak Bogota hiriburua eta inguruak ezagutzen igaro ditugu. 2600metroko altueran kokaturik dago, eta hiriburutik at, paisaiak Euskal Herria dirudi, zelai berdeak, mendi ugari... Montserrate mendira ere igo ginen, Diana izan genun gida turistikoa. 3200metroko altuera du. Beratatik hiriburu osoa ikus daiteke.
Behera jaitsi ondoren zentro historikoa eta beste txoko batzuk ezagutu genituen: Bolivar Plaza, Parlamentua, Chorro de Quevedo (zona bohemikoa)...
Hurrengo egunean Zipaquira herrira joan ginen, bertan aurkitzen baita Kolonbiako lehen marabilla diotena, Gatzezko katedrala, lur azpian dago, 180metrotan. Hau bisitatu ostean bazkari ederra egin genuen.
Hurrengo egunean hegaldi bat hartu genuen, Karibear kosta ezagutzeko gogoz baikeunden. Barranquillako familia bisitatzeko aprobetxatu genuen bide batez, eta beraien etxean hartu gintuzten egun horietan.
Handik toki ezberdinak bisitatu ditugu: Santa Marta eta bere inguruak (batez ere Taganga oso gomendagarria), Cartagena (hiri koloniala da, harresiz inguraturik du alde historikoa, oso ondo zaindua).
Barranquillan eskola bat bisitatzeko aukera ere izan dugu. Oso auzo pobrean aurkitzen da, azpiegitura minimoak dituzte baina beraien harrera onak eta ikasteko gogoak ez du mugarik. Gure bidaiaren berri eman genien gelaz gela eta proiekzio bat ere erakutsi genien, BeƱatek lehengo urtean motoz Europan barrena eginiko bidaiarena. Harriturik begiratzen ziguten gure asmoen berri emandakoan.
Barranquillan ere txoko ugari ezagutzeko aukera izan dugu, baita garraio mota ezberdinak probatzekoa ere. Izan ere, hemengo trafikoarekin errepidean ibiltzea ez da oso segurua...
Barranquillako argazki batzuk:
Santa Marta eta Tagangako hondartzak:
Cartagenako parte historikoa:
Bizikletaz bidaiatzeko beste modu bat ere bilatu dugu, nekatu gabe gainera. Ea gustatu eta horrela egingo ditugun hurrengo kilometroak......
Barranquillako argazki batzuk:
Santa Marta eta Tagangako hondartzak:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina