2013/08/01

IBARRAN!!!!!

Ibarratik Ibarrara.
13 egun pedalei emanez ibili ostean Ekuadorreko Ibarrara iritsi ginen atzo. Kolonbiako lurrak zeharkatu ostean Ekuadorrera sartu ginen, etapa gogorra atzokoa, 140km eta 9 ordu bizikleta gainean, goizean goiz euritan eta hotzak abiatu ostean eguzki berotan urtu ginen Ibarrara iristerako.

Ekuadorreko Ibarra
Bizikleta gaineko abenturak hasieratik kontatzen hasita,  istorio eta esperientzia ugari izan ditugu Bogotatik abiatuz geroztik.


1.egunean abiatu eta 13. kilometrorako... pintxazoa nire bizikletan eta konpontzen ari ginela laino beltzak gerturatu eta euria!!! Earki hasi gea!!!


Jende oso jatorra ere topatu dugu bidean. Ibague herri sarreran Edulfo ezagutu genuen. 57 urteko gizon bat, oin hutsik korrika ibiltzen dena. Oso gizon ona, berarekin bazkaldu genuen, bere etxe ondoko hotel bat gomendatu zigun eta ondoren afaltzera gonbidatu gintuen. Hurrengo egunean herritik ateratzen lagunduko zigula esan zigun eta goizean gure hotel sarrerara azaldu zen bere suiarekin. A ze ezustekoa hoteletik atera eta polizia ikusi genuenean! Ondo aseguraturik atera ginen herritik, zeinek esan behar zuen halakorik...


Etapa gogorra genuen gainera egun horretan. Kolonbiako porturik gogorrena, bertako guztiek errespetua diotena: "Alto de la Linea". 23km-ko igoeraren ostean 3200 metrotara igotzen da. Igandea izanik bidean txirrindulari gehiagorekin egin genuen topo, km batzuk batera egin eta freskagarri bat hartu ondoren, haiek buelta erdia eman zuten eta gu goruntz aurrera jarraitu genuen.

 


"Alto de la Linea"
Paraje ederrak igaro ditugu egun hauetan: zelai eta mendi berdeak...




"Eje cafetero"-ko kafe soroak, panela soroetako lautadak...





Baita afrikar arrazako jendea ere, paisaiak ere hala zirudien...



Eta kilometro horien ostean errekuperatu ere egin behar da...



Lotarako ere leku ederrak aurkitu ditugu, merke-merke gainera...


Azken egun hauetan alturan ibili garenez (2500-3200m artean) hotz pixkat ere pasa behar izan dugu...






ONDO IZAN!!!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina