La Paz-en gure lagunak agurtu, bertan gure arrastoa utzi eta pedalei ematen hasi ginen berriro El Alto-ra igotzeko.
Handik trafikoaren zarata eta kutsadura artean Uyuni herrira abiatu ginen, 5 eguneko etapan. Pixkanaka trafikoa gutxituz joan zen, herriak ere geroz eta txikiagoak ziren eta Boliviako altiplanoko basamortuan barneratzen hasi ginen. Egun batzutarako asfaltoa alde batera utzi eta lur, harri eta hondarrezko bideetan barrena abiatu ginen. Berehala etorri ziren lehen arazoak!!! Beñat bidean pasa ziren moto batzuei begira despistatu
"Begira, begira, nerea bezalako motoa!!" eta pumba! harri batekin estropoz egin zuen, atzeko llanta 8 bat eginda utziaz.
|
Urakana ere pasa genuen... |
|
Beñat! seguru hemendik dela bidea? |
Abentura hoiek tartean, Uyunira iritsi ginen. Bertan trenen hilerria bisitatu eta ondorengo egunetarako beharrezko janari guztia erosi genuen, astebeterako aurreikuspena gutxi gora-behera.
Aurreikuspen guztiak kargatuta Uyuniko gatzadian sartu ginen, 2 egunetarako. 10500km2-ko azalera du, Nafarroa osoak adina bezala. Gatzezko laku honek 6-8 metroko gatz kapa dauka eta azpian 120 metroko sakonerako ur putzua. Gatzadiaren erdian akanpatu genuen, gauean -10ºC-ko tenperatura izan genuelarik.
Bertatik San Juan herrixkara joan ginen. Falta genuen janaria hartzeko azken aukera (ogia, ura, zopa, pasta...). Giro desertikoa nabaritzen zen jada inguru hauetan.
Handik beste gatzadi bat "Salar de Chiguana" igaro eta altiplanora igotzen hasi ginen, astebete 4000m-tik gora igarotzeko. Sumendi eta lakuez inguraturiko paisaia ikaragarria. Igoera gogor baten ostean, lehen akanpada 4200 metrotara kokaturiko vivac batean egin genuen. Haizea oso zakarra da arratsalde partean inguru hauetan. Beraz, oso garrantzitsua da babesgune ona aurkitzea.
|
Suaren goxotasunean beti ere hobeto! |
Botiletan genuen edateko ur guztia izoztuta genuelarik, hurrengo goizean hegoalderantz jo genuen. Asfaltoa atzean utzi genuela egun batzuk baziren jada eta bidexkak geroz eta eskasagoak ziren. Gainera bertatik igarotzen diren "jeep tour" turistikoek bide asko txikiturik uzten dituzte. Baina parez pare eta ezker-eskuin genituen bistak geroz eta hobeak ziren. Lehen lakuak bistaratu genituen eta 2.gaua Hedionda lakuaren ertzean igaro genuen.
|
Ollagüe sumendia |
|
Cañapa lakua |
|
Laku inguruko flamenko andinoak 4200m-tan. Hauek bai meritua!!!
|
|
Barruan 110 dolar. Kanpoan 0 $. |
Lakuen ibilbidea jarraituz pixkanaka gorantz egin genuen 4x4 ibilgailuen arrastoak jarraituz 4700 metroko garaieraraino. Egun gogorra izan zen, kilometro gutxikoa, baina hondar eta haizearen aurka borrokatu behar izan genuen.
Eskerrak lotarako babesgune egokia aurkitu genuen... eta garrantzitsuena! inguru horretan zaila bazen ere sua pizteko egurra!!!!
|
3. gaua, 4600 metrotara |
Aurreko eguneko etaparekin alderatuz hau askoz ere lasaiagoa izan zen. Paseo eder batean "Laguna Colorada"-ra heldu ginen. Gorri kolorea du (bertako alga batzuen eraginez) eta egunean zehar eguzkiaren argiarekin bere intentsitatea aldatuz joaten da. Bertako aterpetxean lo egiteko aukera izan genuen eta gauean eta hurrengo goizean "jeep tour"-eko turisten janari soberak jan genituen: espagetiak, ogia, gosariko pankekeak... Goseak egoteak zer eginarazten duen...
|
Arbol de Piedra |
|
Laguna Colorada |
Goizean abiatu eta berehala bidegurutze batera iritsi eta urrutira beste bi txirrindulari bistaratu genituen guregana gerturatzen. Marc (USA) eta Elsa (Mallorca) ziren. Batera egin genuen etapa.
|
Marc eta Elsa bidai lagunak |
Orain arteko kotarik altuena igaro genuen, 5000 metro!!!! Eskerrak ordurako ondo aklimataturik geunden eta altuerak ez zigun eragin. Jaitsiera HOTZ baten ostean, Chalviri lakura iritsi ginen. Gure sorpresarako astebetez jarraitutako 3 gurpilen arrastoak norenak ziren begiztatu genuen: 3 suitzar ziren. Laku ondoko ur termaletan zeuden beratzen jarrita. Gu lauok ere trasteak utzi eta lehen gauza horixe egin genuen: putzura!!!!
|
Pasarterik garaienean (5000 metro) |
|
Chalviri lakua |
Hurrengo goizean Marc erdi gaixo esnatu zenez, 3 suitzarrak eta gu biok jarraitu genuen Laguna Verde-raino. Eta beraiek egun bat gehiago geratu ziren deskantsatzen. Daliko basamortua gurutzatu eta igoera txiki baten ostean, 20km-ko beste jaitsiera OSO HOTZ bat egin genuen laku ondora arte. Bertan aterpetxe abandonatu bat erdi irekita topatu genuen eta hantxe pasa genuen gaua babesean.
|
Dali-ko basamortua |
|
Lagun suitzarrak |
|
Jaitsierarako prest! |
Goizean suitzar neska gaixorik esnatu zen. Hau panorama! Bidetik jendea gaixotzen ari zitzaigun... Han geratu ziren beste egun bat gehiago eta gu biok bakarrik jarraitu genuen Bolivia- Txileko mugaruntz. Boliviako irteera seilatu eta azkenean 9 egunen ostean asfaltoa zapaldu genuen!!! Hau poza!!! Gainera 43km-ko jaitsiera San Pedro de Atacamara iristeko (2450m).
Eta noski, hainbeste gaixo bidean utzita gu libratuko ginelakoan? Ba ez. Gauean bertan ni gaixo jarri nintzen, komunera bueltaka gau osoa... Hurrengo egunean San Pedron Elsa eta Marc-ekin geratuta geunden afaltzera joateko baina panorama ikusita (Beñat bakarrik zegoen ondo) koka kola bat hartu eta bakoitza bere hostalera itzultzea erabaki genuen. Zer izan ote zen denoi kalte egin ziguna?
Hurrengo egunean San Pedro de Atacaman autobus bat hartu genuen Argentinara, Jujuy probintziara. (Ikasi dugu Argentinan ez dela "coger el autobus" esan behar...). Bertan, beste "Casa de ciclistas" batean gaude. 7 seme-alaba dituzten familia bat da, oso jatorra.
Doyharzabal familiar batzuk ere ezagutu ditugu bertan. Bazkari bat eginaz tertulia ederrean egon gara, abizenaren jatorria beraiei azalduz.
|
Nere lehengusu "Amerikanua", Dante Doyharzabal |
Hurrengo egunetan Argentinan barrena jarraituko dugu Mendoza-ra arte. Handik Santiago de Chile-ra pasatzeko. Ondo izan!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina